GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-28
36ko gerran kokatu du Meabek bere azken eleberria
1936ko gerran kokatu du Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) bere azken liburua. «Urtebete itsasargian» gaztetxoentzako nobela bat da, Jon izeneko gazte bilbotar bat protagonista duena. Gerra hasten denean, gurasoek kostako herri batera bidaltzen dute, osaba farozainarengana. Euskal Herriko gerrako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik.

BILBO

“Urtebete itsasargian” (Elkar) «bulkada sentimental» baten ondorioz jaio zen. Iazko udan, enkarguzko istorio bat hastekotan zegoela, Miren Agur Meabek “Gernikara joan, Lauaxeta” antzezlana ikusi zuen. Denbora guztian, idazle lekeitiarra etengabeko negar batean egon zen. «Hain hunkituta geratu nintzen, ‘honetaz idatzi behar dut’ erabaki nuela», gogoratu zuen atzoko aurkezpenean.

Inoiz ez zuen pentsatuko gerra zibilari buruz jardungo zuenik ­«errezeloz begiratu diet beti epika handiei eta horren kontatzaileei»­, baina erabakia hartu zuenean, gauza bat ikusi zuen argi: liburuan gertaera handi bat kontatzen bazen ere, pertsona txiki baten ahoan ipiniko zuen. Jon da gerraren kronista, hamahiru urteko mutikoa. «Jonek samurtasuna eta gordintasuna, beldurra eta ausardia, maitasuna eta gorrotoa, erotismoa eta lizunkeria, heroismoa eta saldukeria, elkartasuna eta zezenkeria ezagutuko ditu... gizakiaren handitasunak eta miseriak», azaldu zuen egileak.

Euskaldunen ikuspegitik

Gerra hau «euskalduntasunaren ikuspegitik» dago kontatua eta bertan Euskal Herrian gertatutako pasarte garrantzitsuenak agertzen dira. «Istorioaren asmoa, kontakizun entretenigarri baten bidez gozarazteaz gain, gazteei gerrari buruzko hausnarketa eragitea da», azaldu zuen Meabek. Gogoeta etikoaz aparte, liburuari etekin pedagogikoa ere atera dakioke, hainbat aipamen geografiko eta kultural erreal egiten direlako. «Aipamen horiei tira eginez ­Eusebio, Estepan, Augustin, Sorne, Aristimuño, El Dueso, Artxanda, Karmeloko komentua...­ eta irakaslearen laguntzaz, gazteek garaiko informazio nahikotxo jaso dezakete», gaineratu zuen idazleak. Gerrako pasarte nagusiak Jonen bizipenekin nahasita ageri dira: lehen maitemina, gurasoekiko harremana, farozain-lanak, herriko ohiturak.

Garai horretan dokumentatzeko, Meabek hainbat liburu irakurri ditu. Baina, batez ere, bere aita eta osaba «akribilatu» ditu galderekin, jakiteko «nolakoa izan zen gerra umeen ikuspegitik».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss