GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-28
Pio Barojak jaioterriari buruz idatzitakoa bildu eta euskaratu dute

DONOSTIA

«Donostian jaio nintzen, 1872ko abenduaren 28an. Gipuzkoarra eta donostiarra naiz: aurrenekoa gustatzen zait; bigarrena, asko ez. Nahiago izango nuen mendi arteko herri batean edo itsasertzeko hiri txiki batean jaio banintz, arrotzen eta ostatarien hiri batean baino. Garat konbentzional hark, Baionakoa izanik, Uztaritzekoa zela esaten zuen beti; nik Berakoa naizela esan nezake; baina neure burua engainatuko nuke». Pio Barojaren lan anitzetan ageri dira jaioterriaren inguruko oroitzapenak eta gogoetak. Alberdaniako Inazio Mujikak testu horien artetik batzuk aukeratu eta Koro Navarrori eman dizkio euskaratzeko. Horrela osatu dute “Pio Barojaren Donostia” liburua, Euskararen Donostia Patronatuaren laguntzarekin.

«Donostiarrei ez zaie interesatzen ez zientzia, ez artea, ez literatura, ez historia, ez politika, ez ezer. Bakar-bakarrik erregea, erregina, balandroak, zezenketak eta galtzen forma interesatzen zaizkie». Iritzi negatiboak gailentzen dira testuetan, baina, Koro Navarro itzultzailearen ustez, Barojak maite zuen sorterria, aitortzeak lotsa ematen bazion ere. «7 urte bete arte bizi izan zen bertan. Tarteka joaten zen gero, baina oso presente izan zuen beti».

«‘Zalakain abenturazalea’ itzuli nuen udaran, oso gustura ­ekarri zuen gogora prentsaurrekoan­. Hitzen ordena euskararena zela iruditzen zitzaidan. Gaztelaniaz idatzia izan arren, pertsonaien komunikatzeko tresna euskara zela nabaritzen nuen». Inazio Mujikak hautaturiko testuekin ez zaio halakorik gertatu. Horien hizkuntza nagusia gaztelania da bere ustez, nahiz eta euskara ere presente egon; Gabonetako kantetan, adibidez. Beti baieztatzen zuen Barojak gaztelaniazkoek ez zuten beste txinparta bat zutela.

Ramon Etxezarreta hitzaurrearen egileak artistak euskal kantuak biltzen egindako lan eskerga nabarmendu zuen: «Arlo horretan behar gehien egin zuena izango da, Resurrecion Maria de Azkueren ondoren».

Astelehenean beteko dira 50 urte Julio Carok anaia Piori osaba zendu zela jakinarazi zionetik. «Gaur hil da», zioen telegramak. «Omenaldia egingo diogu asteartean eta publikoari aurkeztuko diogu lana, 19.30ean udaletxean», erran zuen Etxezarretak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss