GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-28
Volkswagen taldearen mozkinak %76,6 hazi dira urteko lehen 9 hilabeteetan
Europako automobil fabrikatzaile nagusiak, Volkswagenek, 1.209 milioi euroko irabaziak lortu ditu urtarrila eta iraila bitartean, iaz baino %76,6 gehiago. Partzuergoko marka guztien salmentak emendatu dira, eta, gainera, «ForMotion Plus» kostuak murrizteko programari esker, materialen erosketan 1.000 milioi euro aurreztu ditu.

IRUÑEA

Volkswagen Alemaniako taldeak, Europako automobil fabrikatzaile nagusiak, 1.209 milioi euroko irabaziak lortu zituen urteko lehendabiziko bederatzi hilabeteetan; 2005eko garai berean baino %76,6 gehiago, hain zuzen ere.

Konpainiak adierazi duenez, Wolfsburg Partzuergoaren negozio zifra 77.030 milioi eurokoa izan zen urtarrila eta iraila bitartean. Alde horretatik, aurreko urteko epe berekoarekin alderatuz gero, %11,8 emendatu da.

Horiek hala, Volkswagenek 4,26 milioi ibilgailu saldu zituen mundu osoan barna urteko lehendabiziko bederatzi hilabeteetan, iaz baino %10,3 gehiago, eta ekoizpena 4,23 milioi unitatetara emendatu zen; hau da, %8,6.

Epe horretan, Partzuergoko marka guztien salmentak hazi ziren.

Audiren, Bentleyren, Skodaren, Lamborghiniren eta Volkswagen Merkataritza-ibilgailuen merkataritza-emaitzak gehiengo historikora iritsi ziren.

Bernd Pischetsrieder konpainiako lehendakariak adierazi zuen “ForMotion Plus” kostuak murrizteko programa dela medio lortu dituztela emaitza on horiek. Gainera, haren ustez, programa horri esker, materiala erosten 1.000 milioi euro aurrezteko helburua beteko dute. Emaitza operatiboa ere aurten 2005 urtekoa baino handiagoa izango dela uste du Pischetsrieder-ek.

Era berean, taldeak 2008. urtean 5.100 milioi euroko zerga aurretiko mozkina lortzeko helburua duela jakinarazi zuen, eta hori erdieste aldera, kostuak murrizteko programaren ondorio onuragarrietan oinarrituko dira.

Inbertsioak geldiarazi

Alde horretatik, Volkswagen taldeak inbertsioak geldiarazteko politika ezarri zuen; hain zuzen, iazko urtarrila eta iraila bitartean 2.200 milioi eurokoak izan ziren. Aurten epe berean baino %22 gutxiago, alegia.

Horrek, hala ere, ez du eraginik izan produktuaren garapen planean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss