GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-10-28
Sonia Gonzalez - Idazlea
Multikulturalitatea

Multikulturalitateak gizarteak banatu eta ahultzen ditu eta ez dio tolerantziari edo integrazioari mesederik egiten. Hortxe Georgetownen entzundako hitzak Ansarren aho beltzetik: «multikulturalitate» berba modernoa «beste arrazak» eta «gizarte» dakarren lekuan «nazioa» ipiniz gero, Hitlerrek berarentzat gura izango zuen esaldi elektoral borobila: «Beste arrazek nazioak banatu eta ahultzen dituzte».

Jakina, ez genuen besterik espero faxista batengandik (nahiz eta bere alderdian ahoa sikiera lantzean behin zarratzeko gauero egiten duten otoitz). Hala ere, gaia hona ekartzeko apropos utzi eta sarreratxoa ere egiteko balio izan dit. Ansarrek ez daki multikulturalitatea ze oxti den, baina kontua hemen da ea gu ­eta neure burua ere barne sartzen dut­ enteratzen ote garen.

Euskal Herrian, zorionez, gero eta kolore gehiago ikusten dira geure kaleetatik. Gure «ume zuriak» zapia buruan erabiltzen duten umeekin, gazteleraz «arraro» egiten duten umeekin, etxerako lanak todoacieneko atzekaldeko mahaitxoan egiten dituzten umeekin joaten dira egunero klasera edo parkera.

Baina ez dezala inork pentsa herri diferenteak, kultura diferenteak, arraza diferenteak egonagatik, multikulturalitatean bizi garenik.

Diskurtso erraza egiten da normalean honen inguruan, gobernuetatik edo ONGetatik, pobrecitas y pobrecitos morenitos, qué pena, qué mal lo pasan, tenemos la obligación de ayudarles e integrarles. Baina gaia ez da hain sinplea. Kultura bakoitzaren tradizio, balio eskala, prioritate eta kosmobisioaz gain, klase sozialak eta botere zein influentzia mailak tartean gurutzatzen dira. Geure herrian, gainera, beste aldagai bat ere sartu behar da: euskal nortasuna bera topatzeko, garatzeko eta gainbizitzeko arazoak eta oztopoak botere horren banaketak ipintzen dituela. Geure kultura propioa batzuek ezabatu eta beste batzuek folklore hutsarekin parekatu nahi dute eta hori bertokoa izanda. Gauzak horrela, nork pentsa lezake beste batzuei inoiz aterik zabalduko zaionik?

Euskal Herria ez da herrialde multikulturala, kultura asko batu arren. Ez da multikulturala euskal eta erdal munduei dagokienez eta, are gutxiago, kanpotik datozen beste kulturen kasuan ere. Euskal Herriko lurraldeetan politikan, ekonomian, irakaskuntzan, komunkabideetan eta pertsonen bizitzan markatzen dituen horretan guztian kultura bakarra da gailentzen dena. Horixe da multikulturalitatera noizbait heltzeko aldatu behar dena: botere maila, nork maneiatzen duen txiringitoa. -


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss