GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-28
- Aizkora
Inor ez da azaldu Miel Mindegiak eginiko desafioa onartzera

GARA

DONOSTIA

Inor ez zen azaldu Tolosako Kantabrikora Miel Mindegiak eginiko desafioari heltzeko prest. Nafarrak arratsaldeko zortzietan jarria zuen hitzordua bere aurka apustua jokatu nahi zuenarekin tratua egiteko, baina azkenean inor ez zen joan Tolosako taberna famatura.

Mindegiak, ordea, ez du amore eman nahi, eta apustuarekin nolabait aurrera jarraitzeko asmoa du. Atzo, adibidez, bikote gazteren baten aurka apustua jokatzeko prest legokeela esan zuen. Berak hogei kana-erdiko baietz lehenago bota beste biek batera baino.

Orain denbora gehiegi ez dela, antzeko lanetan aritu zen Joxemari Olasagasti Lasaren eta Otañoren aurka. Dirudienez, antzeko apusturen bat jokatzeko prest egongo litzateke Ezkurrako aizkolaria. Deia egina dago eta ikusi egin beharko da aizkolariren batek baiezkoa ematen dion Mindegiari.

Edonola ere, ikusmin handia sortu zuen atzo aizkolari beteranoak Kantabrikon jarritako hitzordua zela-eta. Azken urte hauetan Mindegia isil antzean aritu da aizkoran. Txapelketa gehienetan parte hartuz eta emaitza oso onak pilatuz, baina apustu konturik aipatu gabe inoiz. Horregatik, agian, zalaparta dezente sortu da azken saialdi hori dela-eta. Orain erantzunaren zain egotea besterik ez dago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss