GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-10-28
- Europako txapelketak
Biarritzek aukera polita du bide egokitik segitzeko
·Parmari egingo dio bisita, eta Lievremont jokatzeko moduan dago

GARA

BIARRITZ

Biarritzek Parma Italiako taldeari egingo dio bisita gaur (Sergio Lanfranchi zelaia, 15.00) Europako Kopako bigarren jardunaldian. Lapurtarrek garaipena eskuratu zuten lehen norgehiagokan Northamptoni 22-10 irabazita, eta ligaxkako lehen postuan dira Border Reivers eskoziarrekin berdinduta. Gaur garaipena lortuz gero, aurrerantzean lasai ibiltzeko parada izango dute kostaldekoek.

Baina gaurko lehiak utziko duen berri pozgarriena Thomas Lievremont hirugarren lerroko izarraren itzulera izango da zalantzarik gabe. Lievremontek Top 14ko lehen zazpi jardunaldiak galdu zituen min hartuta egon zen bitartean, eta irailaren amaieran Albiren aurka berragertzekoa zenean, berriz ere arazo fisikoak izan zituen.

Egongo ez dena Imanol Harinorki izango da, nahiz eta sendagileek euskalduna datorren asteburuan Top 14ko partida jokatzeko moduan egotea espero duten. Min hartuta dauden beste bi gizonak Philippe Bidabe eta Benoit Lecouls izango dira. Biarritzek Yachvili-Traille bikotea zelairatuko du eta aurrean ere aldaketak izango dira, Wessels eta Dellape hasieratik irtengo baitira Parmaren aurka.

Lapurdiko taldeak ez luke arazo handirik eduki beharko italiarrak mendean hartzeko. Talde apala da BOrekin alderatuz gero, eta lehen jardunaldian jasotako egurra (35-3) horren erakusle garbia da.

Aviron Errumanian

Baionak, bestetik, irabazi beharra dauka, Bucaresten zelaian Europako Challengean aukerak izaten jarraitu nahi badu. Lehen jardunaldian 47-3 galdu zuen Newporten aurka, eta errumaniarrek ere ezin izan zuten irabazi Bristolen zelaian (27-3). Azken postua ekiditeko norgehiagoka gogorra ordu bietan hasiko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss