GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-28
- Lau eta Erdiko Txapelketa
Egungo txapelduna plazara gaurko bi partidetako batean
·Aimar, Gonzalez, Titin eta Oinatz finalerdietako bi txartelen bila

DONOSTIA

Lau eta Erdiko Txapelketako gaurko jardunaldian, final-laurdenetako bi partida jokatuko dituzte. Aimar Olaizola egungo txapeldunak Balmasedan egingo du estreinaldia Sebastien Gonzalezen aurka eta Iruñean Titin eta Oinatz Bengoetxea neurtuko dira beste kanporaketa erakargarri batean.

Bizkaiko lehian (Udal pilotalekua, 17.30ean, lehen partida) goizuetarra argi eta garbi aterako da faborito orain artean irudi onik eman ez duen azkaindarraren aurka ­Koka eta Enrike Galartza kanporatu ditu bere joko onena erakutsi gabe­. Lapurtarrak aurreratu du, ordea, «ezustekoren batzuk» prestatu dituela txapeldunari gauzak zail jartzeko eta horrek ikusmina sortu du.

Nafarroako jaialdian (Labrit, 16.45ean, bigarren partida) bi aurrelari bizi eta saltsero neurtuko dira. Lau eta Erdiko joko peto-petoa egin ez arren, ongi moldatzen dira neurri motzetan eta ikuskizunari mesede egin beharko lioke horrek zalantza izpirik gabe.

Oinatz behetik gora dator Capellan (22-10) eta Eugi (22-16) kanpoan utzita, baina eskuan izan dituen arazoek galdera marka jarri diote eman dezakeen mailari. Titinek onena eman beharko du irabazteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss