GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-28
Patxi Larrainzar eskolak eskerrak eman ditu «lorpen sozialarengatik»

IRUÑEA

Iruñeko Arrotxapea auzoko Patxi Larrainzar ikastetxeko ordezkariek eskerrak eman zituzten azken hilabeteetan eskolan 0-3 urte bitarteko laugarren gela ezartzeko ahaleginetan izandako laguntzagatik.

Atzo eginiko prentsaurrekoan adierazi zutenez, auzotik kanpo ikastera inor joan ez zedila zen beren «helburu nagusia», eta hori «lorpen soziala» izan dela nabarmendu nahi izan zuten.

Hori dela-eta, eskerrak eman zizkieten lehenbizi hasiera batean auzoan posturik gabe geratu ziren haurren gurasoei izandako egoskorkeriagatik, Sotzen-Ikasbatuaz-i, Nafarroako hezkuntza arloko zortzi sindikatuei, eta beren sostengua erakutsi duten politika, kultura, kirol, arte, zientzia eta beste hainbat arlotako erakunde eta pertsona ospetsuei.

Era berean, arazoa auzo osoari dagokiola adierazi zuten eta Hezkuntza Departamentuari aurreikuspenak egin ditzala eskatu zioten.

Hezkuntzak ez du adostua bete

Nahiz eta hezkuntzak azken orduan elkarrizketaren aldeko jarrera erakutsi izana eskertu, Luis Campoyk zuzentzen duen departamentuak ez dituela haiekin hitzartutako akordioak betetzen salatu zuten sindikatuek. Izan ere, 21 ikasleko ikasgela bakoitzean irakasle laguntzaile bat jartzean adostu ziren hezkuntza arloan diharduten sindikatuak eta Campoyk zuzentzen duen departamentuko ordezkariak, baina Patxi Larrainzarren hori ez dela betetzen kritikatu zuten.

Patxi Larrainzarreko guraso elkarteko zuzendari Joseba Etxeberriaren esanetan, lau irakasle laguntzaile beharko lituzkete ikastetxean, eta orain hiru baino ez daude.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss