GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-28
«Oiartzuarren baitan», ahozko ondarea mimoz jasotzeko
«Oiartzuarren baitan». Hala izena du herriko Ttur-ttur Bilgunearen proiektu berriak. «Baitan» hitzak barruan esan nahi du, asmoa herriko memoria kolektiboa biltzea baita. Baina Oiartzunen «baitan» hitzak arabera ere esan nahi du, gertatutakoa herriko aitona-amonen ahotik jasoko baitute. Euskalkia eta memoria kolektiboa mimoz bildu eta jasoko dituzte.

OIARTZUN

Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eskuartean duen proiektu baten berri eman zuen atzo. «Oiartzuarren baitan» izenez bataiatu duten egitasmoak helburu dauka herriko ahozko ondarea txukun jasotzea, herriko euskalkia batetik eta memoria-kolektiboa, bestetik, bildu eta gordetzeko.

«Gure aitona-amonen bizipenak jasoko ditugu, hau da, txikitatik hasi eta gaur artekoa nola bizitu duten: ohiturak, harremanak, giza eta politika aldaketen eragina, bizimodua... eta beren jardunean beren eta gure euskalkia erabiliko dute», agertu zuten lanaren arduradunek atzo Oiartzunen izandako agerraldian.

Nabarmendu zutenez, 80 urte inguruko herritarrak hartuko dituzte aintzat beren bilketa lanean. «XX. mende hasieran jaioak dira eta mende horretan Europan aldaketa teknologiko eta sozial nabarmenak egon dira». Hartara, aitona-amona horien bizimodua beren gurasoenaren antzekoa izan zen, baina beren seme-alaba eta biloben bizimoduaren oso desberdina, eta «bi mundu horiek ulertu ahal izateko» oso egokiak direla iritzi diote proiektuaren arduradunek.

Horrez gainera, aitona-amona horiek «ahozko transmisioan hezitako azkeneko belaunaldia» direla ere nabarmendu zuten, teknologia berrien izenean ahozko transmisioak tokia galdu baitu egungo etxeetan eta gizartean oro har. Hortaz, hori ere oso tasun interesgarria da Ttur-ttur taldekoen ustez.

Lana egiteko erabiliko duten modua ere agertu zuten atzo: «Gure aitona-amonengana joko dugu eta beren bizipenak jasoko ditugu». Horiek guztiak bideoz grabatuko dituzte eta datu base baten digitalizatuta gordeko dituzte ondoren. Hortik aurrera, informazio hori guztia kontsultarako prestatuta egongo da edonorentzat, izan gai horietan aditu edo izan herritar interesatu.

Gainera, proiektuaren arduradunek beste lan bat hartuko dute beren gain: Orain arte herrian egin diren grabazioak ­gehienak audio hutsean baitira­ datu base horretan txertatzea eta, elkarrizketa berriekin batera, kontsultatzeko moduan jartzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss