GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-28
Gasteizen atxilotu hiru lagunak Soton espetxeratu dituzte
Hiru ordu pasatxo egin zituzten atzo arratsean Oier Gomezek, Iñaki Trujillok eta Xabier Agirrek Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen aurrean deklaratzen. Bezperan, Gasteizen atxilotu zituen Ertzaintzak ustez kutxazain bati eraso egin ziotelako. Guztia ukatu arren, espetxean dira.

MADRIL

Auzitegi Nazional espainoleko Fernando Andreu epailearen aginduz espetxeratu zituzten atzo iluntzean Oier Gomez, Iñaki Trujillo eta Xabier Agirre, Soto del Realen. Bezperan, Ertzaintzak Gasteizen atxilotu zituen hirurak, ustez hiriburuko Vital Kutxako kutxazain bati etxean egindako lehergailu batekin eraso egin izana egotzita. Polizia-etxean izan ondoren, atzo goizean eraman zituzten Madrilera.

Abokatuekin batera pasatu ziren hirurak ere Andreuren aurrean deklaratzera 15.00ak aldera. Hala, hiru ordutik gora eman zituzten auzitegi berezian, eta Askatasunak jakinarazi zuenez, akusazioa ukatu zuten. Nolanahi ere, giltzapean jarri zituen Andreuk.

Bezperan ez ezik, Gasteizen atzo ere manifestazioa egin zuten iluntzean, hiru herritarrak atxilotzea gaitzetsi eta haiei elkartasuna helarazteko. Ertzainez inguratuta egon arren, mila bat lagun bildu ziren protestara, eta istilurik ez zela izan azaldu zioten GARAri. Bezperan, halere, ertzainek gomazko pilotekin zapuztu nahi izan zuten Alde Zaharrean egin hitzordua.



Molotov koktelak Donostian PSEren egoitzari

DONOSTIA

Donostiako PSEren egoitzari eraso egin zioten hainbat ezezagunek ostegunetik ostiralerako gauerdian.

Lakuako Gobernuko Barne Sailak jakinarazi zuenez, hain zuzen ere, lau molotov koktel jaurti zituzten Prim kalean dagoen egoitzaren aurka. Hori 0.30ean jazo ei zen, eta «hainbat kalte» eragin zituen eraikinaren atean zein aurrealdean. Hala ere, ez zituzten bizilagunak aterarazi behar izan.

Gertatutakoak gaitzespen sorta ederra eragin zuen, beste behin. Gipuzkoako PSE alderdiko idazkari nagusi Miguel Buenek, esaterako, salaketa plazaratu eta ezker abertzaleari dei egin zion «indarkeria mundu honetatik» aldendu, eta «kale borrokaren desagerpena» eska dezan.

«Ikaratu gabe»

Prentsa adierazpen batean ohartarazi zuen «ezerk eta inork» ez dituela bere alderdikideak ikaratuko, eta segidan erantsi zuen herritarren alde lanean jarraituko dutela. Bere aburuz, «hitza indarkeriaren gainetik» egongo da beti.

PSEko Bizkaiko agintari Jose Antonio Pastorrek ere erasoa arbuiatu eta zera adierazi zuen horren harira: «ETAk oso argi izan dezala, edozein eratako mehatxu edo ahoberokeriek ere ez gaituztela milimetro bat ere desbideratuko taxututako bidetik: Zuzenbide Estatuarekiko begirunea, jokorako arau argiak guztiontzat eta prezio politikorik gabeko bakea».

Osterantzean, Gipuzkoako PPko buru Maria Jose Usandizagak ere kritikatu zuen Donostian jazotakoa: «Agerian uzten du zein den ezker erradikalaren errakzioa entzun nahi ez dutena entzuten dutenean». Hala, esan zuen «xantaien aurrean» ezin dela amore eman: «Inoiz baino beharrezkoagoa da Zuzenbide Estatuak terrorismoaren aurkako borrokan iniziatiba berreskuratzea».

Besteren artean, UGTk, EAJk eta EBk ere salatu zuten PSEren aurkako erasoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero rechaza las llamadas a parar el proceso, pero remarca sus «reglas»
Mundua
La periferia parisina se lamenta de que la muerte de los dos jóvenes haya sido inútil
Iritzia
Más allá de las palabras
Kirolak
Lotina afronta el reto con «ilusión y entusiasmo»
Jendartea
«La felicidad depende más de las relaciones interpersonales que del dinero o la salud»
Euskal Herria
El fiscal brinda dos posibilidades al tribunal para que retenga a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss