GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 28/10/2006
Nazio estrategian pausoak egiten

Asteburu honetan Nazio Garapenerako Biltzarrak Burlatan antolatutako Nazio Eztabaidak Euskal Herriko lurralde guztietako jendea bildu du, ideologia eta joera askotarikoa. Egitasmo batzuk aurreratu samartuta zeuden, hala nola, euskal curriculuma edo Gazteriaren Biltzarraren ekintza plana, eta beste batzuk Nazio Planari gaineratzeko proposamenak ziren, besteren artean, migrazio eta aniztasun bilgune nazionala sortzea eta Interneteko euskal domeinua. Aurtengo Nazio Eztabaida konpromisoarena izan da, konpromisorako deia, baina eragileei ez ezik, herritar guztiei ere zuzendua, naziogintza, arlo guztietan, herritar guztien zeregina delako.

Aipatzeko modukoak dira, ordea, Burlatan izan diren zenbait absentzia; gogoz kontrakoak, horratik. Yunnus Carrim-ek ez du izan aukerarik Hego Afrikako Askatasun Kartaren 50. urteurrena dela-eta antolatutako lantegian parte hartzeko, Estatu espainoleko enbaxadaren presioen ondorioz. Beste absentzia nabarmena euskal preso politikoena izan da, herri honen gaineko eztabaidan, eta horren barruan gatazka politikoa gainditzeko eztabaidan parte hartzea ukatu baitzaie, euskal herritar gisa, gatazkaren parte diren aldetik, zuzen eragiten dien kontua izan arren.

Nazio Eztabaida Guneak bere ibilbide laburrean lan isila baina zorrotza egin du, naziogintza lana, alegia. Euskal Herri osoko politika, sindikatu eta herri eragile ugari bildu ditu Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoan (OHD). Naziogintzan aurrera egiteko herri honetako gatazka politikoari eta haren ondorio mingarriei konponbide bat bilatu beharra ikusita, zenbait batzorde eratu dira, eta haien lanak badu gaur egungo prozesu politikoarekin zerikusia. Izan ere, OHDk ondo laburbiltzen du naziogintzaren bidea: Akordioa eta demokrazia, joera guztiak bildu eta herriak erabakitzea, hain zuzen.

Baina, naziogintza ez da bi eguneko lana, ez bakan batzuen egitekoa, egunez egun eta eragile eta herritar guztien artean egin beharrekoa baizik, modurik demokratikoena izateaz gainera, oztopoei aurre egiteko guztien ekarpena beharrezkoa delako. Udalbiltza, Aberri Egun bateratua... euskal nazioa helburu duten erakunde eta ekimenak bultzatzea, finean, ez dira alderdikerien menpe uzteko moduko zereginak. Nazio Plana Nazio Garapenerako Biltzarraren lana da, baina abian jartzea euskal herritar guztiena. Eta horretarako garaia da, Burlatatik datorren mezuaren arabera. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La tortura, un iceberg que ha de salir a la superficie
Mundua
La guerra sucia abre el camino a la intervención militar en Oaxaca
Ekonomia
La UE prepara más trabas a los flujos de trabajadores
Kultura
Terror y cachondeo al 50%
Euskal Herria
Batasuna indica al Gobierno español que las agresiones tienen que cesar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss