Orhan Pamuken «Kar» eleberria euskaratzeko saria
DONOSTIA.
Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak Jokin Zaitegi sarira deitu dute. Ohi bezala, Nobel sariaren lan bat euskaratu beharko da eta oraingoan Orhan Pamuk idazle turkiarraren “Kar” eleberria aukeratu dute. Proposamenak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira, eta irabazleak 9.000 euro irabaziko ditu.
Nova Lux Ensemble publica su disco la próxima semana
IRUÑEA.
Nova Lux Ensemble publicará la próxima semana el disco “Il primo libro de Madrigali”, de Mateo Flecha “el Joven” para ocho voces y arpa. La agrupación de la Coral de Cámara de Iruñea presentó el trabajo en la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, en Madrid, el jueves pasado. Los asistentes alabaron la labor que está desarrollando en la investigación musicológica.
«Musika afroamerikarraren historia», euskaraz
DONOSTIA.
“Musika afroamerikarraren historia” fanzinearen hirugarren zenbakia eta ondorengoak euskaraz kaleratuko dira, aurreko biek lortutako arrakasta ikusita. Donostiako alde zaharreko Eiger edaritegia eta Dr. Punko musikazalearen egitasmoa da fanzinearena, eta doan eskura daiteke tabernan bertan.
|