GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 28/10/2006
Liburu aurrerapena
Ez dadila eguzkia sartu
Gerrako lubakietatik futbol zelaira eraman zituzten hainbat gazte1937ko udaberrian. Futbolariak ziren denak, baina baloiaren ordez fusila hartu zuten, Euskal Herria eta Errepublika defendatzeko. Agintariek, ordea, galtza motzetan jarri zituzten berriz. Kepa Areso futbolari ordiziarra du protagonista Xabier eta Martin Etxeberriak Elkarrekin argitara eman duten «Ez dadila eguzkia sartu» eleberriak.

Mosku, Dynamo Stadium, 1937/06/24. Ikaragarria zen hura. Markaz gorakoa. Ahedo katuak mingaina janda bezala zegoen, Keparen alboan giharrak berotzeko luzaketak eginez.

­Okerrena duk ­esan zion belarrira azkenean­ etxera itzultzean inork ez digula sinetsiko.

Ez zen harritzekoa izango, onartu zuen Kepak. Eurak ere, Errusiara iritsiz gero jasotako harrera paregabea kontuan harturik ere, harrituta geratu ziren Dynamo Moskuren futbol zelaira irtetean.

Harmailak muturreraino beteta zeuden. Laurogeita hamar mila ikuslerentzako lekua zuen estadio hark, denak eserita, eta ez zen eserleku bat bera hutsik ikusten. Guztiak orroka, banderekin, algara batean.

­Duela hiru ordu zabaldu omen dituzte ateak ­komentatu zien Pedro Vallana misterrak, albora etorrita­, eta oraindik kanpoan jendea dago, sartzeko zain.

Keinu isil batez erantzun zion Kepak. Begirada ezker-eskuin paseatu zuen berriro. Hiriko kaleetan galdutako haurraren pareko sentitzen zen. Txikia, arrotza egiten zitzaion mundu bat ulertzeko ezgauza.

­Hauek Euskadira etorri izan balira ­bota zion Regueirok bere harridura aurpegia irribarre batez irakurriz­, igual hartuko zituzten harrika.

­Ez ezak hori esan, Luis ­erantzun zion Kepak bere onera etortzen saiatuz­. Hik behintzat astinduko huen bandera gorria, ezta?

Une batez isilik begira geratu zitzaion kapitaina. Irribarre egin zion gero.

­Partida ona egin behar diagu gaur, Areso. Merezi dik.

Buruarekin baiezkoa egin zuen Kepak. Merezi zuen, bai. Harmailak bete zituzten errusiar haiek guztiek merezi zuten.

Dynamokoak ere zelaian ziren jada. Jakin-minez erreparatu zien Kepak. Ez zuten haien jokoa asko ezagutzen. Jokalariak apur bat, bezperan elkarrekin afaldu zutelako. Jende jatorra iruditu zitzaion. Gazteak, beraiek baino gazteagoak gehienak. Larre motzean ohituak zeuden haiek ere ordea. Gerra, hotza, lan gogorra. Irribarrea sortu ziolako, atezainaren abizenaz oroitzen zen, Gramatkin. Eta Terenkov zen aurrelari handi hura, taldeko golegilea. Besteen izenak ez zituen gogoan. Beharrik ere ez. Lagunak mahai jiran elkartzen ziren, ez futbol zelaian.

Korrikaldi labur bat egin zuen. Orduantxe hasi zen partidarako prest sentitzen. Vallanari begiratu zion. Non zeuden baloiak. Jokoa hasi aurretik, jo behar zuen larruaren tankera ezagutzea gustatzen zitzaion.

­Tira, mutilak, hurbildu! Erretratu polit bat aterako diagu zuen amari bidaltzeko. Lehendabizi zuek bakarrik ­esku batez argazki kameraren objektiboari eusten zion Arenasek; besteaz, estuago elkartzeko keinuak egiten zizkien jokalariei, Blascok falta jaurtiketetan bezala­. Gero Dynamokoekin batera aterako dugu beste bat, euskaldunen eta errusiarren anaitasuna irudikatzeko.

Bigarren hartarako, ikurrina zabaldu zuen Perico Biritxinagak aurrean, eta errusiarrek ere euren bandera ekarri zuten.

­Tira, mutilak, bi taldeetakoak nahastu, politagoa geratuko duk! ­masailak gero eta puztuagoak zituen Arenasek; ongi pasatzen ari zen, ez zegoen zalantzarik­. Gorostiza! Ez urrundu horrela bandera errusiarretik, igitaiak ez dik ebakirik egingo eta!

Gorostizak kopeta zimurtu zuen baina ez zion ezer erantzun. Ez gogo faltaz. Arenasen mingaina, baina, banderako igitaia baino zorrotzagoa zen.

Bista harmailetatik okertu eta hasperen egin zuen Kepak, erdi haserre. Momentuz, pentsamendu haiek guztiak aldendu behar zituen burutik. Hastear izango zen partida. Epaileak zelaiko ordezkariarekin hizketan ikusi zituen. Baloirik ezean, botak estutu eta azken korrikaldi bati ekin zion.

Zaila zen gogoa futbolean soilik mantentzea ordea. Jendeak gero eta marru gehiago egiten zuela iruditu zitzaion. Txaloak ere bai. Eta, zarata haren guztiaren atzetik, ezagunegia egin zitzaion beste burrundara bat.

Erdi ikaraz okertu zuen lepoa. Hegazkin bat zen estadioaren zeru gainean agertu zen itzal hura, bai. Ehiza hegazkin txiki eta gris bat. Ezinbestean, haize kolpe hotz batek barrutik ilundu zuen Kepa. Urduñako lubakietatik, babes gabeko bideetatik, Durango edo Gernika edo Bilboko kaleetatik zetorren haize beltza.

Etorri bezala joan ziren baina. Ehiza hegazkina eta iraganeko mamuak. Mosku ez zegoen gerran. Ez jada. Ez oraindik.

­Zerbait jaurti ditek!

Harrituta begiratzen zuen Ahedok zerura, irribarrea ezpainen ertzean. Kepak ere begiak estutu zituen. Arrazoi zuen lagunak. Hegazkinak, alde egin aurretik, zerbait jaurti zuen. Amona mantangorrien inbasio bat zirudiela bururatu zitzaion Kepari. Estadio gainera ehunka puntu gorri ari ziren astiro-astiro erortzen. Urrutiegi oraindik ondo antzemateko. Zer ote zen? Propaganda komunista?

Loreak. Ehunka krabelin gorri pausatu ziren Dynamo Stadiumeko zelai gainean eta harmailetan. Blascok jauzi batez krabelin bat oratu zuen, penaltia geratzen duenaren pozaz.

Jendea txoratzen jarri zen, txaloka eskuak lehertu beharrean. Loreengatik eta, loreen atzetik, ia oharkabean, estadiora iristen ari zen paraxutistagatik.

­Kontatutakoan, ez ziguk inork sinetsiko! ­errepikatu zuen Ahedok aho zabalik.

Kepak ez zion arretarik ipini. Zelai gainera hurreratzen ari zen gizon harengan jarria zuen guztia, gainontzeko denen gisan. Airean sigi-sagak eginez, irristan bezala zetorren paraxutista, orbela bezain dotore. Lur hartzea, gizon harentzat ez zela trenetik jaistea baino zailagoa pentsatu zuen Kepak miretsita. Txaloek bete zuten estadioa. Jendea agurtu zuen paraxutistak lehendabizi, besoari batera eta bestera eraginez. Gero, bizkarrean zekarren motxila zabaldu eta Kepa bila aritu zen huraxe atera zuen: baloia. Epaileari luzatu eta, berriro ere besoaz agurtuz, aldageletara zuzendu zen txalo artean.

Arnasa sakon hartu zuen orduan Kepak. Botak azkeneko aldiz estutu zituen. Matcha hastera zihoan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La tortura, un iceberg que ha de salir a la superficie
Mundua
La guerra sucia abre el camino a la intervención militar en Oaxaca
Ekonomia
La UE prepara más trabas a los flujos de trabajadores
Kultura
Terror y cachondeo al 50%
Euskal Herria
Batasuna indica al Gobierno español que las agresiones tienen que cesar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss