GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 28/10/2006
Idiazabalgo Txomenane etxea desalojo arriskuan

AIARA

Idiazabalgo Txomenane etxe okupatuan bizi diren gazteek atzo jaso zuten eraikina desalojatzeko agindua. Ertzaintzak jakinarazi zienez, etxea hilabete amaiera baino lehen hustu beharko dute.

Txomenanen bizi diren pertsonek kaleratutako oharrean jakinarazi zutenez, eraikina orain urtebete okupatua izan zen, «beste modu batera bizi daitekeela erakutsiz». Urtebete horretan hutsik zegoen etxea konpondu, margotu eta atondu dute. Bertan baratze bat ere egina zutela jakinarazi zuten.

Mobilizazioak

Txomenanen bizi diren pertsonek eta Idiazabalgo gazte asanbladak mobilizazioetara deitu dute, desalojo agindua salatzeko. Hala, gaur arratsaldeko 17.00etan elkarretaratze zaratatsua egingo dute herriko plazan.

Bihartik aurrera ere mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute gazteek. Alde horretatik, herritarrei dei egin die adi egoteko eta antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La tortura, un iceberg que ha de salir a la superficie
Mundua
La guerra sucia abre el camino a la intervención militar en Oaxaca
Ekonomia
La UE prepara más trabas a los flujos de trabajadores
Kultura
Terror y cachondeo al 50%
Euskal Herria
Batasuna indica al Gobierno español que las agresiones tienen que cesar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss