GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 28/10/2006
Giro paregabea eta jende ugari Aiarako Gazte(txe) Egunean

URDUÑA

Azken hilabeteetan lan handia egin dute, baina merezi izan du, Aiarako Gazte(txe) Eguna primerako giroarekin egin baitzuten Urduñan. Eguerdian ekin zioten eguneko egitarauari aurkezpen parodiarekin eta Poteo-tinbaleo jendetsuarekin.

Bazkatzeko ehun bat lagun batu ziren, eta guztiek bazkalostean Xabi, Fredi eta Itxaso Paia bertsolariek osatutako saioa entzuteko okasioa izan zuten. Arratsaldean, berriz, kale kontzertuak egin zituzten, eta gauean Habeas Corpus, Banda Batzoki eta Amaiur taldeen kontzertuak gaztetxean.

Atzoko egunarekin «aspaldidanik instituzioek gazteekiko darabilten axolagabekia» salatu nahi izan zuten. «Gazteon iniziatibak babestu beharrean, oztopoak bakarrik jartzen dizkigutelako», azaldu zuten. Era berean, Gazte(txe) Egunaren beste xedeetako bat Aiarako gazte mugimenduaren berrindartzea zuten.

Egunen zehar aipamen berezia egin zioten desalojo arriskuan dagoen Urduñako Gaztetxeari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La tortura, un iceberg que ha de salir a la superficie
Mundua
La guerra sucia abre el camino a la intervención militar en Oaxaca
Ekonomia
La UE prepara más trabas a los flujos de trabajadores
Kultura
Terror y cachondeo al 50%
Euskal Herria
Batasuna indica al Gobierno español que las agresiones tienen que cesar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss