GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 28/10/2006
«Gure eskaeren pisua islatzen du jasotako babesak»
·Hezkuntza Deialdiak sistema propioaren alde lanean jarraitzeko asmoa agertu du

Hezkuntza Deialdiak 1.000 atxikimendutik gora jaso ditu. Babes sozial horiek euren eskaerek duten garrantziaren isla direla adierazi zuten, eta, ildo horretan, aurrerantzean ere hezkuntza sistema propioaren alde egiteko konpromisoa hartu zuten. Lehen erronka Bologna prozesua dute.

IRUŃEA

Instituzio publiko, akademiko zein herri ekimenekoei Euskal Herriko unibertsitate esparruan izan beharreko aldaketen gaineko eztabaida integrala egiteko baldintzak sor ditzatela eskatu zien beste behin Hezkuntza Deialdiak, jasotako babes sozialaren berri emateko egindako agerraldian.

Haien esanetan, orain lau urte abiarazi eta maiatzean berriro ekindako Hezkuntza Deialdiak jaso dituen 1.000tik gora atxikimenduek euren eskaeren garrantzia agertzen dute.

Gogora ekarri zutenaren arabera, Hezkuntza Deialdia hezkuntza sistema propioaren alde dauden lagunek osatzen dute; «Euskal Herriko hainbat eskualdetakoak, hezkuntza ziklo guztietakoak, kolektibo guztietakoak eta sare ezberdinetakoak».

Guztiak honako ideiak batzen ditu: «Geure herriak bere unibertsitate eredu propioa eta hizkuntza sistema propioa izateko eskubidea duen ustea». Honakoa gaineratu zuten ostean: «Hezkuntza sistema propioa esaten dugunean zera adierazi nahi dugu: euskal herritarren eskubideak eta beharrak kontuan hartuko dituen eta gizartearen parte hartzeaz diseinatuko den hezkuntza sistema, hain zuzen ere».

«Hasi dira lehen zantzuak»

Bestalde, Hezkuntza Deialdiak kezka agertu zuen «Europako unibertsitate esparrua homogeneizatzera eta bateratzera datorren» Bologna prozesuaren aurrean. «Dagoeneko gure artean hasi dira aldaketa prozesu horren lehenengo zantzuak agertzen, Espainiako eta Frantziako gobernuek abiaturiko normatiben eskutik. Beraz, prozesuaren barruan Euskal Herria ez da ari salbuespen izaten», azaldu zuten.

Horren aurrean Euskal Herriak behar duen unibertsitatea aldarrikatzen jarraituko dutela jakinarazi zuten. «Egungo Euskal Herrian unibertsitateak funtsezko zeregina du gizartearen garapen zein aldaketa sozial, kultural eta zientifikoan. Unibertsitateak euskara eta euskal kulturaren zabalkundean, indartzean eta sutapenean bete beharreko funtzioa ahaztu gabe, noski», adierazi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La tortura, un iceberg que ha de salir a la superficie
Mundua
La guerra sucia abre el camino a la intervención militar en Oaxaca
Ekonomia
La UE prepara más trabas a los flujos de trabajadores
Kultura
Terror y cachondeo al 50%
Euskal Herria
Batasuna indica al Gobierno espańol que las agresiones tienen que cesar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss