GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 28/10/2006
- Rugbia - Europako Kopa
Lievremontek eta Yachvilik bikain zuzendu dute Biarritz
·Itxura ona emanez menderatu dute Parma, eta lehen postuan dira

PARMA 7
BIARRITZ 50

Parma: Fontana, Masetti (Zanini, m.56), De Marchi; Guiness, Soffredini (Minello, m.53); Sciaretta (Vosaiwai, m.61), Pascu (Kap.) Barbieri; Grati, Mazzariol (Canale, m.56); Neethling, Tuipulotu (Ghidini, m.56), Galon, Orsi (Robuschi, m.61); eta Little. Biarritz: Balan (Avril, m.47), August (Kap.), Wessels; Thion (Couzinet, m.53), Dellape; Betsen (Noirot, m.60), Dridi, Lievremont (Padro, m.60); Yachvili (Dupui, m.56), Traille; Bobo, Cabannes, Lison (Dambielle, m.68), Gobelet; eta Brusque. Markagailua: Parma: Entsegu bat (Sciarretta, m.7) eta transformazio bat (Mazzariol). Biarritz: Zazpi entsegu (Traille, m.18, Yachvilik bi, m.26 eta m.47, Lievremont, m.45, Bobo, m.51, Cabannes, m.72, eta Dambielle, m.80). Sei transformazio (lau Yachvilik eta bi Dupuyk). Zigor-kolpe bat (Yachvili, m.2). Gorabeherak: Heineken Kopako partida Sergio Lanfranchi zelaian.

DONOSTIA

Biarritzek garaipen erraza lortu zuen atzo Italian Parma talde apalaren aurka, eta garaipen horri esker ligaxkako lidertza eskuratu du Europako Kopako seigarren multzoan. Thomas Lievremontek hasieratik jokatu zuen, eta bera izan zen Yachvilirekin batera taldeko jokalari onenetako bat. Hirugarren lerroko jokalariak entsegu bat, lau transformazio eta zigor-kolpe bat lortu zituen eta sasoi betean dagoela argi utzi zuen.

Norgehiagokaren hasiera ez zen, ordea, uste bezain lasaia izan. Lapurtarrak 0-3 aurreratu ostean, etxekoek indartsu jokatu zuten lehen minutuetan eta 7-3 aurretik ipini ziren zazpigarren minuturako. Francesco Mazzariol italiarrak lortutako entseguak gauzak aldapa gora jartzen zituen, baina biarriztarrak ez ziren urduri jarri eta denbora pasatu ahala lehian agintzen joan ziren.

Yachviliren eskutik etorri zen euskaldunen gorakada. 18. minutuan Traillek egin zuen zuri-gorrien lehen entsegua eta 26.ean Yachvilik berak bigarrena sinatu zuen. Markagailuan aurrea hartuta (7-17) erosoago jokatu zuen Biarritzek lehen zatiko azken minutuetan.

Partida bigarren zatiaren lehen bospasei minutuetan apurtu zen. 45. minutuan Lievremontek Lison eta Cabannesen jokaldi ederra biribildu zuen, bi minutu geroago Yachvilik bere bigarren marka lortu zuen eta 51. minutuan Sireli Bobok egindako entseguarekin 7 eta 36koa igo zen markagailura. Hala, norgehiagoka erabakita zegoen.

Aldaketak iritsi ziren eta lehiak erritmoa galdu zuen. Normala den moduan Biarritzek jokalari garrantzitsuenak gorde nahi izan zituen datorren astean Top 14ari indar osoz berrekiteko. Hala ere, Romain Cabannesek eta Benjamin Dambiellek beste bi entsegurekin itxi zuten Biarritzen garaipena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La tortura, un iceberg que ha de salir a la superficie
Mundua
La guerra sucia abre el camino a la intervención militar en Oaxaca
Ekonomia
La UE prepara más trabas a los flujos de trabajadores
Kultura
Terror y cachondeo al 50%
Euskal Herria
Batasuna indica al Gobierno español que las agresiones tienen que cesar
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss