GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-30
Gorka Lazkano gailendu zen Igorreko saioan

IGORRE

Gorka Lazkanok lortu zuen punturik gehien atzo Igorreko kultur etxean jokatu zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan. Lazkanok 397 puntu jaso zituen, eta, hala, finalaurreetarako txartela ziurtatu zuen atzoko saioko irabazleak.

Gorka Lazkanok 397 puntu bildu zituen. Bigarren Joseba Goienola sailkatu zen, 391,5 punturekin. Hirugarren tokia Onintza Enbeitiarentzat izan zen, 386 punturekin. Laugarren Iker Belaustegi geratu zen, hura 371,5 punturekin. Haren atzetik Ekaitz Larrazabal kokatu zen, 364,5 punturekin eta azken lekuan Eñaut Intxaurraga sailkatu zen, 353,5 punturekin.

Ofizioetan, Joseba Goienola ibili zen ondoen 8ko nagusian, eta Gorka Lazkano, berriz, 8ko txikian. Bakarkako ariketan Joseba Goienola nabarmendu zen berriro eta kartzelakoan atzoko saioko irabazlea alde handiarekin, epaimahaikoak emandako puntuazioak hala erakutsi zuen.

Hurrengo zita Aulestiko pilotalekuan izango da azaroaren 5ean, 17.30ean. Oihane Enbeita, JuanjoRespaldiza, MatxalenZabaljauregi, Ibon Ajuria, Lander Gabixola eta Ander Oleaga arituko dira. Kanporaketak amaitu eta finalaurrekoei begira jarriko dira bertsolariak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Quieren mantener a los presos así y que nadie se posicione en contra»
Mundua
Lula arrasa en la segunda vuelta y seguirá liderando Brasil los próximos cuatro años
Kirolak
Insatisfacción y justicia a partes iguales
Kirolak
La mejoría fue importante, pero no resultó suficiente
Euskal Herria
Nazio Eztabaida abre un «auzolan» para superar los déficits del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss