Erabakitzeko eskubidearen aldeko gizarteari argazkia egingo diote
IRUÑEA
Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa (OHD) sinatu duten 55 eragileek beste erronka bat iragarri zuten atzoko bileran, inoiz ikusi gabea, gainera. Inkestek diotenez, %80tik gorakoa da hitza eta erabakiaren aldeko apustua, eta atxikimendu horri «aurpegia jarri» nahi diote orain, era ikusgarrian, Arritxu Santamariak laburbildu zuenez.«Zenbaki hotzak kolorez betetako herritarren argazkiaz ordezkatzen saiatuko da abiatuko dugun ekimena. Hiriburuz hiriburu, eskualdez eskualde ibili ondoren, 3.000.000 herritarren %3 eta %10 arteko kopuruari argazkia egitea dugu helburu. Banaka, binaka edo taldeka», iragarri zuen. Oraindik ideia besterik ez da, eta teknikoki lantzeko beharra aipatu zuten bultzatzaileek. Baina, sakoneko helburua da garrantzitsuena, Santa- mariak Nazio Eztabaidaguneko kideei jakinarazi zienez:«Hitza eta erabakiaren aldeko erakusketa eder bat egitea», interneten bidez zabalduko dena. Autodeterminazio eskubide honen atxikimendu zabala beste prozedura arruntago batzuen bidez ere barreiatuko da:pinak, autoan ezartzeko pegatinak... Dinamika herritar, zabal eta berri baten ekimenik ikusgarriena izango da. OHDko sinatzaileek azken bileran honakoa adostu zuten, 2007. urtean: «Eragileen marketatik harago doan esparrua irudikatuko dugu». Lehenengo urratsa hauxe izango da:adierazpen sektorialak biltzen dituzten ehun herritarrek «printzipio demokratikoaren aldarria» egitea. Horien artean OHDko 55 sinatzaileek izendatutako ordezkariak izango dira, baina ez horiek bakarrik. Izan ere, nazioarteko dimentsioa ere eman nahi diote ekimen horri, diaspora aintzat hartuta eta OHDk behar duen kanpoko babesa islatuta. «Euskal herritarren arteko interkomunikazioa edo saretzea» eta «lurraldetasuna harilkatzea» izango dira ekimenaren beste ezaugarri batzuk.
«Urak nahastuta»
Horiek egoera zailean ikusten duten prozesua bultzatzeko tresnak izango dira, Santamariak aipatu zuenez. Izan ere, hark zera onartu zuen: «Konponbidearen Mahaia eratzeko, urteetan aitzakia izan den ETAren jarduera aparkatuta egonik eta konponbiderako metodologia adostua izanik, ez genuen uste gaur oraindik eragile guztiak bilduko zituen mahaia osatzeke egongo zenik. Baina halaxe da, eta benetan urak nahastuta ikusten dira», salatu zuen. Hala ere, ez dira guztiak berri txarrak esparru honetan iazko Nazio Eztabaida egin zenetik. «Gazien» ondoan «gozoak» aipatu zituen Arritxu Santamariak:2005eko abenduan Bilboko Euskalduna Jauregian 700 herritarrek egindako batzarra, martxoaren 22an ETAk iragarritako su-etena, Bilbora apirilaren 1ean 80.000 lagunetik gora erakarri zituen manifestazioa...
Eppk-ren mintzakidetzaren ekarpena
«Naziogintza,
herrigintza, euskal demokrazia»
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren izenean gure
agurrik beroena helarazten dizuegu aurtengo Nazio Eztabaidan bildu zareten
guztoi (...)
Urte batetik bestera bagoaz aurrera pausuak ematen
euskal naziogintzan, na- hiz eta oraindik ibilbide luzea geratu. Gatazkaren
gainditze bidean, alta, inflexio puntu berri baten atarian gaude; euskal
demokraziari atea behin betirako ireki behar zaio, aurrera egingo badugu. Euskal
Herriaren eta euskal herritarren eskubide guztiak biltzen dituen marko
demokratikoa indarrean jarrita soilik gaindituko baita gatazka.
Euskal Herri osoaren erabakitzeko gaitasuna,
erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa alegia, ardatz harturik, gure nazioa
aitortua behar du izan. Aitortza horrek, gainera, irauli bat eman behar dio
euskal erakundetzeari. Bai Araba, Bizkaia, Nafarroa Garaia zen Gipuzkoari
dagokionean, bai Zuberoa, Nafarroa Beherea zein Lapurdiri dagokionean. Halaber,
Euskal Herriak aitortua behar du izan nazio erakunde batez.
Dudarik ez dago Nazio Eztabaida Guneak zeregin aparta
duela Euskal Herriaren erakundetze bidean. Dagoeneko bi- har Estatua izango den
gure nazioa Nazio Eztabaida Gunea ari da lehenengo zutabeak eraikitzen. Eta
euskal preso politikook prest gaude gure indarra horren alde jartzeko.
Aurreko elkarrizetan esaten genuen bezala, Euskal Herria
da gatibu eta sakabanatuta dagoena. Gu geuk gure azaletan pairatzen dugun egoera
Euskal Herriak bizitzen duen ‘salbuespen egoeran’ kokatzen dugu, eta horren
aurrean gure herriarentzat, Euskal Herriarentzat adgoen antidoto bakarra
autodeterminazioa eta amnistia da.
Bestalde, Nazio Eztabaida Gunean parte hartze zuzenekoa
galarazi duen espetxe politika biziki salatzen dugu. Espetxe politika horren
helburua euskal askapen borroka baldintzatzea da, eta bere ezaugarri nagusia
eskubide guztien urraketa. Gatazka klabean sortu eta garaturiko espetxe politika
da beraz.
(...) Nazio Eztabaida Guneari eta bertan biltzen zareten
eragile guztioi egiten dizuegu deialdia presiobideak indartzeko, gobernu biek
espetxe politika erro- tik aldatu eta konponbide demokratikoaren kla-bean jar
dezaten.
Nazio Eztabaida on izan eta ia 700 gizon eta emakume
preso politikoon hauspoa jaso ezazue, Euskal Herriak merezi du eta! -
2006 urria Anabel Egues,
Juan Lorenzo Lasa, Argi Perurena,
Daniel Dergi
|