BILBO
PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancok ekitaldi politikoa egin zuen larunbatean Andoainen, eta Bilbon izan zen atzokoan. Ramon Rubial buruzagi historikoa duela mende bat jaio zela gogora ekarri nahi izan zuten, eta ezker abertzaleari begira mintzatu zen Blanco.Nimesen izandako lapurretak ez zuela harritu aipatu zuen PSOEko agintariak. «Izan ere, terroristak ez dira ohorezko pertsonak, terroristak baizik. Badakigu zenbat balio duten te- rrorista baten hitzek», aipatu zuen, itxuraz horrekin otsailean Gobernu espainolak eta ETAk hartu zituzten konpromisoak erakunde armatuak ez dituela bete islatu nahian.
Hori dela-eta, bi kontzeptu nabarmendu nahi izan zituen Jose Blancok:«Batetik, bake prozesu honetan joko arau batzuk daude, eta ez dira aldatuko, horiei eutsiko diegu; eta bigarrenik, ekintzei erreparatuko diegu aurrerantzean».
«Ez dira soilik hitzak garbiak izan behar, ekintzak ere garbiak izan behar dira. Horrela bakarrik egingo dugu aurrera», ziurtatu zuen.
Hori horrela, Batasuneko kideek «egunero bi prentsaurreko» egiten dituztela ekarri zuen gogora Blancok. «Horietan gauza guztiez hitz egiten dute, indarkeriaren gaitzezpenaz ezik. Baina gaitzespen hori da euskal gizarteak eta Espainiako gizarteak nahi dutena. Horixe egin behar dute».
Gainerakoan, Arriaga Antzokian egindako ekitaldi honetan PPren jokabidearen aurka jo zuen gogor Jose Blancok. «Terrorismoa baino Gobernua bukatzearen aldeko apustua egin du», esan ondoren, PPkoak Jose Maria Aznarren itzala baztertu ezinean dabiltzala aipatu zuen Blancok.
«Gure eskuduntzen barruan»
Blancoren aurretik Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak hitz egin zuen, eta bide beretik joan ziren haren adierazpenak. Baina, erabakitzeko eskubideaz ere aritu zen Lopez. Hori euskal gizarteari dagokiola onartu zuen, baina ohiko zehaztapena gaineratuta: «Dagozkigun eskuduntzen barruan».Lopezen hitzetan, «erabakitzeko eskubiderik onena» zera da: «Gure eskuduntzen barruan erabiltzen duguna». Eta iazko otsailaren 1ean Madrilgo Kongresuan izandako ika-mika gogora ekarri zuen PSEko agintari nagusiak:«Euskadin gakoa ez da elkarrekin bizi nahi ote dugun erabakitzea, Ibarretxek esan ohi duen bezala;elkarrekin bizi garenez elkarrekin erabaki behar dugula da koska», esan zuen Lopezek bere alderdikideen aurrean.
Lopez: «Avanzar hacia un diálogo político
incluyente»
El líder del PSE, Patxi López también quiso dar respuesta a las últimas comparecencias de la izquierda abertzale y le acusó de «pasarse el día lanzando órdagos y trasladando culpas a los demócratas cuando los únicos que ponen obstáculos a la paz son los que roban pistolas, amparan la kale borroka y apuntan nombres y direcciones de concejales como en Zarautz». Le instó a «asumir los principios democráticos» afirmando que eso es lo que permitirá «avanzar hacia la definición de un espacio de diálogo político incluyente. No hay otra opción», dijo antes de añadir que el PSE «no dará la espalda a la esperanza». -