GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-10-30
Izan aktiboa

Norberak bere ikuspuntua du bizi kalitatearen inguruan, izan ere zerikusi handia dute gure espektatibek eta horien asetze mailak. Kontzeptu dinamikoa da, aldakorra, baina esan dezakegu gehienok (guztiok ez esateagatik) gure bizi kalitatearen maila hobetzea dugula helburu.

Asko dira gure bizi kalitatea baldintzatzen duten faktoreak: klimatologia, ingurumena, genetika, osasuna, elikadura, bizimodua... Hauetako faktore batzuk aldagaitzak edota aldaezinak direla esan dezakegu, baina beste batzuk gure mende daude, hau da, gu geu gara bizimodua kudeatzen dugunak: elikadura, jarduera fisikoa egitea, etab.

Munduko Osasun Erakundeak emandako datuen arabera, munduan urtero hiltzen diren 57 milioi lagunetik 17 milioi gaixotasun kardiobaskularren ondorioz hiltzen dira. Gaixotasun horiek izateko lehen hamar arrisku faktoreen artean, bostek jarduera fisikoarekin eta elikadurarekin dute zerikusia.

Estatu mailan, 2 eta 24 urte bitartekoen %13,9 gizenegi daude eta %26,3 gehiegizko pisuarekin eta, 25 eta 60 urte bitartekoen artean, %14,5 daude gizenegi eta %38,5 gehiegizko pisuarekin. Hau da haur eta gazteen artean %40tik gora eta helduen artean %50tik gora; arestian aipatutako gaixotasunak izateko puntu asko dituzte.

Datuen joera, gainera, okerrera doa, eta horrek esan nahi du gizentasun eta gehiegizko pisuaren portzentaiak areagotzen ari direla.

Egoneko bizimodua eta elikadura desegokia dira gizenegi egon edota gehiegi pisatzearen arrazoi nagusiak.

Zientifikoki frogatua dago jarduera fisikoak lotura zuzena duela osasunarekin, horregatik ematen dira gomendioak. Haurrek eskolan egiten dituzten heziketa fisikoko saioez gain, egunero 30-60 minutu gehiago egin beharko lukete. Heldu eta nagusiei ere gomendatzen zaigu egunero edota ia egunero 60 minutuko jarduera fisikoa egitea.

Honekin zer esan nahi dudan? Egunero txandala jantzi eta paletan edota futbolean ordubete eman behar dugula, ez kasu guztietan. Paseatzeak ere balio du, korrika egiteak, txirringan lanera joateak, baratzeko lanak egiteak. Modu asko daude jarduera fisikoa edota kirola egiteko. Sasoian bagaude, gazteak bagara, gauza gehiago egin ahal izango ditugu. Garrantzitsuena da ohitura hartzea, txiki-txikitatik eskailerak oinez igotzea, biharrera oinez joatea edo bidearen zati bat behintzat oinez egitea... bakoitzak aztertu behar du bere eguneroko dinamika eta jarduera fisikoa edota kirola txertatu han. Gakoa aktiboak izatea da.

Eusko Jaurlaritzak “Oinez bizi” plana bultzatu du, eta egunero 5.000 eta 10.000 pauso ematera gonbidatzen gaitu. Elikadurak ere izugarrizko garrantzia du bizi kalitatean, osasuntsu, garbi jan behar dugu: Ondo gosaltzeak izugarrizko garrantzia du, egunean bost pieza fruta jan behar ditugu... denetik jan daiteke, baina modu orekatuan.

Hona hemen bizi kalitatea gorde edota hobetzeko bi gomendioak: aktiboa izan eta denetik jan (modu orekatuan).

Iñaki Ugarteburu - Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusia


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Quieren mantener a los presos así y que nadie se posicione en contra»
Mundua
Lula arrasa en la segunda vuelta y seguirá liderando Brasil los próximos cuatro años
Kirolak
Insatisfacción y justicia a partes iguales
Kirolak
La mejoría fue importante, pero no resultó suficiente
Euskal Herria
Nazio Eztabaida abre un «auzolan» para superar los déficits del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss