GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-10-30
Mikel Aramendi
Azenarioak

Astebete baino ez da Newsweek aldizkariko guru politiko ospetsuena eta Estatu Batuetako hedabide nagusietako batzuetan nazioarteko gaietan aditua den Fareed Zakariak bere asteroko zutabearen goiburura eramaten zuela, jazo berri-berria zen Ipar Koreako saiaketa nuklearra eta arestian hizpidean dugun Iranen uranio aberasketaz ari zelarik: «Let them eat carrots». Utz diezaiegun azenarioa jaten. Alegia, utz diezaiogun Ipar Koreari (eta Irani, ulertu behar zen) arma nuklearrak eduki ditzaten, eta erakar ditzagun segituan negoziaketa mahaira, nondik ezingo baitira altxa inoiz. Orain artekoan horrelako armak eskuratu dituztenak baino burugabeagoak izango liratekeela pentsatzeko batere arrazoirik ez dagoelako, besteak beste.

Jakina, makila eta azenarioaren estrategia ezagunaz ari zen Zakaria. Eta halakoetan beti makilakadaka aritu direnean estatubatuarrek munduan zehar lortu dituzten emaitza kaskarrak azpimarratu ondoren, «astoari» azenarioa jaten utzi zaioneko kasuetan lortu dituzten onurak goraipatzen zituen. Libiako kasu nabarmena aztertzen zuen zehazkien. Inoiz azenarioa probatzeko aukerarik izan ez duenarekin makila eta azenarioaren estrategiak ezin duela funtzionatu esatera zetorren, funtsean.

Bere ospe guztiarekin ere, ez dut uste kasu handirik egingo diotenik Zakaria indiar estatubatuartuari Etxe Zuriko eta Pentagonoko agintariek, auzi honetan benetan behintzat. Desnuklearizazioa, orotarikoa eta sinkronizatua ez bada inoiz ez dela gauzatuko eta, bide batez, halakorik egiten ez den bitartean, arma nuklearren ugalketa prozesu etengabea izango dela pentsarazten duten irizpide guztiak onartezinak dira munduko jauntxo ilunentzat.

Historiaren irakaspenetatik probetxuzko ezer ateratzeko gai direla sinestea optimistegia izan daitekeelako, agian. Adibidez, ez dakit inork jakinaraziko dion hauteskunde-minetan dagoen Bushi oraintxe betetzen direla 50 urte Suezeko krisia jazo zenetik. Orduan ere, eskualdeko liskar-probokatzailea (Israel) eta Mendebaldeko potentzia ustetsu batzuen diktat-a (Suezeko kanala ezin zela Nasser-en eskuetan utzi) uztartu ziren mundu mailako krisi bat abiarazteko. Une honetan Iran eta Ormuzeko pasabidearekin gertatzen ari denarekiko paralelismoak ikusgarriak dira.

Eta ba al dago benetan azenariorik mandazain hauen makilaren puntan? -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Quieren mantener a los presos así y que nadie se posicione en contra»
Mundua
Lula arrasa en la segunda vuelta y seguirá liderando Brasil los próximos cuatro años
Kirolak
Insatisfacción y justicia a partes iguales
Kirolak
La mejoría fue importante, pero no resultó suficiente
Euskal Herria
Nazio Eztabaida abre un «auzolan» para superar los déficits del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss