GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-30
- Lau eta Erdiko Txapelketa
Barriolak osatuko du finalerdietako ligaxka 22ra iritsi ez den arren
·Patxi Ruizek min hartu du eskuin zangoko bikian; bere maila eman ezinik ibili da Lizarrakoa

BARRIOLA 17
PATXI RUIZ 8

Iraupena: 40 minutu. Benetako jokoa: 9 minutu. Markagailua: 0-2, 7-2, 7-3, 8-3, 8-4, 11-4, 11-8. Sakez: 3 Barriolak eta 2 Patxi Ruizek. Egindakoak: 6 Barriolak eta 4 Patxi Ruizek. Galdutakoak: 4 Barriolak eta 11 Patxi Ruizek. Gertaerak: Lau eta Erdiko final-laurdenetako partida Bergarako Udal Pilotalekuan. Patxi Ruizek bertan behera utzi zuen lehia 17-8koan eskuin zangoko bikian min hartuta.

DONOSTIA

Abel Barriolak osatuko du Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietako ligaxka. Leitzakoa 17 eta 8 irabazten ari zenean, Patxi Ruizek min hartu zuen eskuin zangoko bikian zabaletik pilota bat itzultzeko ahalegina egitean, eta, beraz, Aspekoak lortu du sailkapena. Barriolak, Olaizola II.ak, Titin III.ak eta Irujok neurtuko dituzte indarrak hamabost egun barru hasiko den finalerdietako ligaxkan.

Hala ere, eta lesioak lesio, Barriolak ongi merezita lortu du bere txartela. Abelek Asier Olaizolaren aurka jokatutako neurketa kaskarra ahaztu eta bere maila onena erakutsi zuen. Pilota oso ongi luzatu zuen, baita tantoa amaitzeko gaitasuna erakutsi ere, batez ere, lehiaren bigarren zatian.

Patxi Ruiz, aldiz, huts handiak eginez aritu zen beste behin. Lehen tantoetan ikaragarri gaizki jokatu zuen, akats bat bestearen atzetik eginez, eta, azken unean pixka bat taxutu bazen ere, partida garrantzitsuetan bere benetako maila emateko dituen zailtasunak erakutsi zituen berriro. Espero dezagun ­gaur edo bihar jakingo dugu lesioaren benetako larritasuna­ ahalik eta azkarren pilotalekuetara itzultzea, atzoko irudia ahazte aldera.

Norgehiagokari dagokionez, hiru zati bereizi behar dira. Esan bezala, Patxi Ruiz burua galduta ibili zen lehen tantoetan, nahiz eta markagailuan 0-2 aurreratu bi sake bikaini esker. Hortik aurrera pilota eskuan sartu ezinik ibili zen eta Barriolak 7 tanto segidan egin zituen: 3 huts lotsagarri, 2 pasa eta eraman gabe utzi zituen 2 sake.

Lizarrakoa apurka tenplea hartzen joan zen, eta, aldea zertxobait handitu arren (11-4), tantoak gero eta piloteatuagoak irten ziren. Hortxe iritsi ziren, Ruizen gorakadarekin batera, demako tanto ikusgarrienak. Adibide moduan 11-5ekoa (24 pilotakada) eta 11-7koa (25 pil.) jarri behar ditugu. Asegarcekoak botibolea bikain erabiliz bi tanto eder ere egin zituen (8-4 eta 11-7) eta markagailua 11-8raino estutzea lortu zuen.

Baina, berriz ere, zoritxarreko beste jokaldi batek moztu zuen Ruizen takada ­bi pasa egin zituen­ eta Barriolari, sakea baliatuz, bere joko onena egiteko parada eman zion. Leitzakoa zabalean bikain amaitutako bi tantoren bidez iritsi zen zoritxarreko 17. tantora.



Apuntes
Macrofestival en la gran fiesta de Gernika

Partidos de pala, remonte, cesta y mano en el Jai Alai por la tarde. Y, por la noche, Irujo y Olaizola II frente a frente en el Santanape. El que quiera ver pelota, que se acerque a Gernika.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Quieren mantener a los presos así y que nadie se posicione en contra»
Mundua
Lula arrasa en la segunda vuelta y seguirá liderando Brasil los próximos cuatro años
Kirolak
Insatisfacción y justicia a partes iguales
Kirolak
La mejoría fue importante, pero no resultó suficiente
Euskal Herria
Nazio Eztabaida abre un «auzolan» para superar los déficits del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss