GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-09
«Gerra Zibila Euskal Herrian» sintesi liburua idatzi dute Ekain Martinez Lizarduikoak eta Nekane Osak
·Irakurle ez espezializatuari eta bereziki irakurle gazteei begira plazaratu dute

DONOSTIA

“Gerra Zibila Euskal Herrian” plazaratu dute Ekain Martinez Lizarduikoak eta Nekane Osak. Hura hasi zenetik 70 urte bete dira, eta «gure aiton-amonen bizimodua errotik aldatu zuen gertaera izugarri haren nondik norakoak» sintetizatu dituzte egileek, betiere irakurle ez espezializatuei eta bereziki irakurle gazteei begira. Izan ere, lana “Oinarrizko liburutegia” bilduman sailkatu du Gaiak argitaletxeak.

Kontakizun nagusian, Bigarren Errepublika, konspirazioa, frankisten altxamendua, borrokak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, Autonomia Estatutua eta Eusko Jaurlaritza, Eusko Gudarostea, Legutioko kontraerasoa, Burdinazko Hesia, Santoñako Ituna, gerrosteko errepresioa, fusilamenduak, kontzentrazio-esparruak eta beste dira Martinez Lizarduikoak eta Osak aztertzen dituzten gaietako batzuk.

Ezohiko atal osagarriak

Baina, horrez gain, kontakizun nagusi hori “Emakumeak eta gerra”, “Gerra eta haurrak”, “Prentsa”, “Kartelak”, “Propaganda” eta antzeko atal ezohikoek osatzen dute “Gerra Zibila Euskal Herrian”.

Abestiek ere tarte polita dute, komunista eta sozialisten “Internazionala”tik hasi eta falangisten “Cara al sol” bitartean, karlisten “Oriamendi” eta anarkisten “A las barricadas” ahantzi gabe.

Azken atalean, Gerran parte hartu zuten hainbaten biografia labur-laburrak bildu dituzte Osak eta Martinez Lizarduikoak. Hor dira, besteak beste, Franco bera, Agirre lehendakaria, Pasionaria, Mola, Isaac Puente, Alejandro Goikoetxea, Kandido Saseta, Kasilda Mendez edota Polixete Trabudua.

Azkenaldion berebiziko indarra hartu duen «memoria historikoa» kontzeptua hobeto ulertzeko ere hainbat pista ematen dituzte Osak eta Martinez Lizarduikoak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss