Haurrentzat «itxo... txoin!» ikuskizuna Irunen
IRUN
Donostiako GAR produkzioak “itxo... txoin!” izeneko ikuskizun berria estreinatuko du gaur goizean Irungo Plaiaundi Parke Ekologikoan, Txingudi Ekoetxean. Ordu erdiko iraupena izango duten bi emanaldi eskainiko dituzte bertan: 10.00etan lehena, eta 11.00etan bestea.
Ikuskizuna bi urtetik gorako umeei egongo da zuzenduta, eta hegazti migratorioak zein padura izango ditu ardatz. Iraupena ezezik, ikusle kopurua ere mugatuko dutela jakinarazi zuten atzo arduradunek, eta erantsi zutenez, baliatuko den tokia «gertukoa zein txukuna» izango da.
Granadako Rosa Diazen zuzendaritzapean, Garbiñe Tolosak egindako lana Elene Sustatxa zein Amaia Fernandez aktoreek antzeztuko dute haurren aurrean, oiartzuarra eta Astigarragakoa, hurrenez hurren.
Musika arloaz, berriz, Pello Ramirezek arduratu beharko du, eta Maddi Oihenarten kantuak izango dira ikuskizunean entzungo direnak.
|