Adina, gaixotasuna edo ezintasuna dela medio mendekotasuneko egoeran egon direnei laguntza eta harrera ematea emakumeen lana izan da betidanik, eta horren trukean ez dute inoiz inolako saririk jaso.
Zainketak behar dituzten pertsonak ingurukoen laguntzaren menpean daude, edo bizitzan bildutako aurrezkien kontura merkatuan eros ditzaketen laguntza-zerbitzuen menpean. Hori horrela, ez dira oso apartekoak babesik gabe geratzen direnak.
Gizarte-arazo horiei berehala heldu behar zaie modu orokorrean. Zainduta egoteko eskubidea eskubide unibertsala da, eta ez sale- rosketa bat. Ezin da negoziorik egin, ez bada kalitate txarra eskaintzen, edo erabiltzaileei gehiegizko prezioak kobratzen, edo zaintzaileak zapaltzen.
Horrela, emakume taldeok, sindikatuok eta hainbat elkartek, mendekotasuneko egoeran daudenei laguntzeko zer- bitzua Euskal Siste- ma Publikoan sartzeko erreibindikazioa egiten dugu, den-denok daukagu-eta zainketak jasotzeko eskubidea. Zerbitzuaren printzipioak honako hauek izango lirateke:
Zerbitzuak nahikoak, anitzak, kalitatezkoak izateaz gain zerbitzu publikoa eta unibertsala ere izatea; zergak arintzeko bestelako neurrien partez, edo zuzeneko diru-laguntzen ordez, azpienplegua sustatzen baitute, eta diru publikoa esku pribatuetara aldatzen baitute.
Lanbide-titulazioaren ondorioetarako, horrelako lanak lehenago eman izana kontuan hartzea.
Lan, kultura, gizarte eta hezkuntzaren arloetan zabalkunde-neurriak sustatuko dira etxe-laguntzako lana ezkututik agerira ateratzeko, eta baloratua izateko. Bestalde, gizonek zainketa-lanetan parte hartzeko konpromisoa ere, dagokien heinean, sustatu behar da, eta emakumeentzako esparru itxia delako irudi hori, gure kul- tura hain erroturik egon dena, betiko erauzi.
Bat gatoz erreibindikazio horiekin eta datorren larunbatean sinadura bilketan parte har dezazuen gonbidatzen zaituztegu.
Irantzu Jauregi - Hernaniko Berdintasun Kontseiluaren izenean
No se extrañen los que autorizan la explotación de la cantera Arkaitz-Txiki de que haya quejas de los vecinos.
En el año 2004, los ingenieros de la empresa Novotec midieron las voladuras casa por casa hasta conseguir que las vibraciones fuesen mínimas y así se ha respetado durante un tiempo.
Los afectados nos preguntamos cuál es la razón por la que ahora no nos ponen el medidor (homologado, por supuesto), tal y como lo hacía la empresa arriba señalada.
Los afectados no sabemos qué mediciones hacen dentro de la explotación, no sabemos si el sismógrafo mide en terreno firme o suspendido del suelo, pudiendo variar así los resultados de las voladuras, pero los golpes de las casas no.
Sebastián Orbegozo Etxebeste