GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-09
Epaiengatik kezka agertu arren, erantzuteko ekimenik ez dute hitzartu euskal alderdiek

IRUÑEA

Nabaria da azken epaiek euskal alderdien artean egonezina eragin dutela. Emandako erantzunetan Batasunarekin biltzeagatik hasitako prozedurak, «Atu- txa auzia» berriz epaitu beharra eta Iñaki de Juanari ezarritako zigorra nahasten dira, nahiz eta alderdi bakoitzak larritasun ezberdina eman.

Epai horiek konponbide prozesu bat abiatzeari egin diezaioketen kaltea dela-eta kezka agertzeaz gain, erantzuna eman beharraz mintzo ziren, besteak beste, EAJ eta EA, baina mementoz argi utzi dute ez dela ekimenik zehaztu.

«Atutxa auzia» berriro epaitzeko Auzitegi Goren espainolak hartutako erabakiari hitz gogorrekin erantzun dio, esaterako, Josune Ariztondo EAJko idazkariak. Bilbon emandako errugabetasun epaia bertan behera utzi izana «talde faxistek» eragin dutela gogora ekarri ondoren, epaileek «bake prozesu batean sartuta gaudela ulertu behar» dutela nabarmendu zuen. «Asko dugu jokoan», erantsi zuen.

«Gizarteak ez du irain hau onartuko, eta erantzuleen gainean gizartearen zama demokratikoa eroriko da», adierazi zuen Ariztondok, betiere Go- renaren erabakia baloratuz.

Bere alderdikide eta Madrileko diputatu Josu Erkorekaren ustez, De Juanaren aurka ezarritako hamabi urte eta zazpi hilabeteko kartzela-zigorra da kezkagarria. Ser irratiari emandako elkarrizketan, Botere Judizialaren «esku-hartzea» dela-eta kezka azaldu zuen Erkorekak, eta epai horrek kale borroka berpitz dezakeela aurreratu zuen.

Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi Unai Ziarretaren hitzetan ere, «jauzi kualitatiboa» eman dute epaileek prozesuaren kaltetan. «Gauzak gero eta larriago daudela ikusten dugu eta kezka bizia dugu», ziurtatu zuen Ziarretak Radio Euskadiren mikrofonoetan.

Horren aurkako ekimenik izango ote den galdetuta, horren aldekoa dela aipatu zuen Ziarretak, baina ezer zehaztu gabe. «Hurrengo egunetan berriak izan daitezke», aurreratu zuen bakarrik, baina mobilizazio bereziren batera deitzeko asmoa ote dagoen ez zuen argi utzi EAko agintariak.

Ibarretxe, oraindik itxaropentsu

Lakuako Gobernuko ordezkariek ere hausnarketa egin zuten. Joseba Azkarraga Justizia sailburuaren ustez, Atutxarena zein De Juanarena «erabaki politikoak» dira eta biak dira «oztopoak».

Donostiako presoari jarritako zigorrari arreta berezia eskaini zion sailburuak. «Zuzenbide-ordenamenduan iritzi delitua sartzen denean, epaileak politika egiten ari dira. Iritzi delitu batengatik hamabi urte ezartzea astakeria da», gaineratu zuen.

Juan Jose Ibarretxek, aldiz, «etorkizunari begiratzeko» eskatu zuen, «eta ez orainari». «Euskal gizarteari itxaropen mezua bidali nahiko nioke. Oztopoak oztopo, hau ongi bukatzeko prest gaudenak asko eta asko gara», adierazi zuen. Ibarretxek ez zuen polemika bizia eragin duten azken epai horien azterketa egin.

Ezker Batua Lakuako Gobernuko kidearen ustez ere «kezkatzeko elementua» da De Juanaren aurkako eraso judiziala. Abiatu berri duen gose-greba «bere erabakia baino ez» dela esan ondoren, «euskal gizarte osorako berri ezin txarragoa» dela erantsi zuen.

Aralarrek «elkartasun osoa» helarazi zion De Juanari, eta Auzitegi Nazionalaren jokabidea eta existentzia bera «ulertezintzat jo» zuen. Horrekin batera, «presoen auzia konpon- tzeko elkarlanaren aldeko apustua» egiten duela berretsi du.

ELA sindikatuaren ustez ere, «bidegabekeria» da epaia, eta espetxe politika «presiobide gisa» erabiltzeko asmoa islatzen duela gaineratu du. Euskal instituzioei auzi honen aurka gogor ekiteko eskatu zien.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss