PSEren aurrean elkarretaratuko da Segi, bihar, Bilbon
BILBO
«Independentzia eta sozialismoaren bidean, Segi antolatzen Segi borrokatzen» lelopean elkarretaratzera deitu du Segi gazte erakundeak biharko. Hitzordua arratsaldeko 19.00etan izango da, Bilboko PSEren egoitza aurrean. Ekimen horren xedea da datorren hilaren 16an Auzitegi Goren espainolak Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruan egingo duen bista salatzea.
Gazte erakundearen aburuz, legez kanporatzeen «erantzule zuzena» PSOE alderdia da, «bide horretan leial lagundu duten sasi abertzale autonomistak ahaztu gabe».
Zilegitasuna Euskal Herriak ematen diola gogora ekarri eta Madril eta Paris «Segiren gainean deus erabakitzeko» inor ez direla esan du Segik.
|