GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-09
Bizikleta Bideen Sarean «ekintzak» behar direla esan du Kalapiek

DONOSTIA

Gipuzkoako Aldundiak Bizikleta Bideen Sareari buruzko Foru Araua onartuko duela-eta pozik agertu da Kalapie Elkartea, jatorrizko testuak bere ekarpen gehienak bildu baititu. Hala ere, hiriko txirrindularien elkarteak baditu proiektuaren inguruko hamaika kritika.

Batetik, «diru gutxi eta gaizki erabilita» bideratu dela uste du. Izan ere, Bizikleta Bideen planean bidegorriak eraikitzeko 2,1 milioi euro baliatuko ditu Aldundiak. «Irrigarri geratzen da kopuru hori aurten errepide eta autobide berriak egiteko bideratu diren 362 milioirekin alderatzen badugu», esan du Kalapiek. Bestetik, bere garaian proiektua eskatu, egin eta ordaindu zen arren, zenbait bidegorri sekula ez dituztela eraikiko salatu du. «Aldundiak berak proiektuak bideraezin bilakatu baititu leku berean errepide bat egin duelako», agertu du.

Hartara, eta Bizikleta Bideen Sareari buruzko Foru Araua onartzea «urrats positiboa» dela nabarmendu arren, Aldundiak bere ikuspuntua «errotik» aldatu behar duela uste du Kalapiek. Bide horretan, bizikleta mugikortasunari «bitarteko juridiko, ekonomiko eta pertsonal gehiago» eskaini behar dizkiola nabarmendu du.

Lakuarentzat ere izan du hitzik elkarteak. Batetik, Gasteizko Legebiltzarrak Amsterdameko adierazpenarekin bat egin eta administrazio guztiei bizikleta sustatzeko konpromisoak har ditzaten deia egin ziela ekarri du gogora. Bigarrenik nabarmendu duenez, urrian bizikleta mugikortasunera diru gehiago bidera dezatela eskatu zien instituzioei. Horiek denak kontuan hartuta Kalapiek garbi hitz egin du: «Azkenean hitzetan geratzen da guztia eta behar duguna ekintzak dira».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce ańos por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss