GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-09
Autoa partekatzeko zerbitzua sortu du Kontseilu Nagusiak

BAIONA

Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eguneroko bidaietan autoa partekatzea ahalbidetuko duen zerbitzu berria sortu du. Internet bidez egunero ibilbide bera egiten duten pertsonak harremanetan jarri nahi dituzte.

Zerbitzu berria erabiltzea oso erraza dela nabarmendu zuten Kontseilu Nagusiko ordezkariek. Lehenik http://covoiturage.cg64.fr webgunean sartu behar da. Behin Interneteko orrialdean sartuta, programak ezartzen dituen baldintza etikoak onartu behar dira eta bertan izena, e-posta eta telefono zenbakia eman behar dira. Proposatzen diren 14 ibilbideak agertuko dira orduan eta horien artean bat aukeratu behar da. Izena eman duen pertsonak ibilbidea egiteko mementoan bidaian hartu nahi duen tokia aukeratu beharko du. Hau da, gidaria izan nahi duen, bidaiaria izan nahi duen edo bietako edo- zein izateko prest dagoen adierazi beharko du orrialde horretan.

Proposamen ezberdinak bildu eta programan parte hartu nahi duten pertsonekin harremanetan jarriko dira egitura berriko arduradunak. Bestalde, oraindik ezarri ez dituzten ibilbideak ere proposatzeko aukera ere badago.

Egitura honetan mugaz gaindiko bidaiak ere kontuan hartzen dira, batez ere Gipuzkoatik eta Gipuzkoara egiten diren eguneroko bidaiak. Maila txikiagoan bada ere, Nafarroara egindako bidaiak ere kontuan hartuko dituztela adierazi zuen Kontseilu Nagusiko presidente Jean-Jacques Lasserrek.

Euskararen eta okzitanieraren presentzia txikia ere badago sortu berri duten zerbitzuan, izan ere, ibilbide ezberdinen izenak frantsesez bezala beste bi hizkuntzetan ere agertzen baitira.

Egitasmoa nahiko berritzailea da Estatu frantsesean, Pirinio Atlantikoekin batera hiru baitira orain arte horrelako zerbitzua eskaintzen duten departamenduak. Zerbitzu hau egiteko unean lehenago egin dituzten beste programetan oinarritu dira sortzaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss