GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-09
- Harri-zulatzaileak (Apustua)
Aurrekoetxea hirukote baten aurka neurtuko da
·Ligan aritu den Sondikako taldea izango du aurrez aurre

DONOSTIA

Urteko bigarren apustua jokatuko da harriak zulatzen. Etzi, larunbata, 13.00etan hasita, Zamudioko plazan neurtuko dira Sondikako taldea ­Ligan arituko diren hirurak bertan direla­ eta Iñigo Aurrekoetxea, bera bakarrik.

Alde bakoitzak sei zulo egin beharko ditu, ahalik eta denbora gutxienean. Aurrekoetxea bera bakarrik izango da zuloak egiten, eta Zamudioko taldean, berriz, bakoitzak bina zulo egin beharko ditu. Alde bakoitzak 1.500 euro jokatzen ditu dirutan.

Aurrekoetxeak berak argitu zizkigun apustuaren nondik norakoak: «Badira urte pare bat hizketan ari garela. Ni Bakarkakoan onenen artean nabil. Talde osoak jokatuko zuela esaten zidaten haiek. Horretan ados jartzen ginen, baina horretan geratzen zen. Azkenean, aurten atera da apustua, eta ikusiko dugu zer gertatzen den larunbatean», esan zuen.

Izan ere, Txoriherri taldeko zulatzaileak badaki apustu zaila izango duela: «Berak hiru dira, eta garbi dago hor abantaila handia badutela. Hala ere, ni ongi nago, eta ilusioa ere badaukat», esan zuen.

Aurrekoetxea Banakakoa irabazteko faboritoen artean zegoen, baina atzean geratu zen finalean. Berak horren arrazoiak eman nahi izan zituen: «Orduan katarro handia nuela joan nintzen. Indarberritu ezinik ibili nintzen saio osoan, eta nire mailara gerturatzeko asko falta zitzaidala uste dut», aitortu zuen.

Etziko apusturako, berriz, ongi dagoela adierazi zuen: «Akaso ez nahi bezala, katarro hori gainetik kentzea asko kostatu baitzait, baina ongi nagoela uste dut». Inguruan, berriz, ikusmin dezente omen dago: «Bai, eta jendea joatea espero dut. Berez kirol honek Enkarterrietan dauka indarrik gehien, eta apustua egiteko arrazoietako bat izan da, hemen inguruan ere zaletasuna piztu nahi baitugu», esan zuen Aurrekoetxeak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss