GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-09
- Idi-probak
Hamalau uztarri arituko dira Aiako probetan

DONOSTIA

Hamalu bikote neurtuko dira bihartik asteartera bitarte Aiako probalekuan jokatuko diren pisu neurtuko idi-probetan.

Bihar abiatuko dira ekinaldiak, eta lehen egun horretan honako lau uztarri hauek neurtuko dira: Bikiakena, Olidenena, Erreistarena eta Izetarena. Larunbatean, berriz, beste honako lau idi pare hauek izango dira bertan: Laskirena, Txertudirena, Olarrearena eta Amalurrena.

Proba hauek atseden hartuko dute igandean, gero astelehenean eta asteartean jarraitu ahal izateko. Astelehenean, Leteren, Kaieroren eta Etxaberen idiak izango dira aurrez aurre. Azkeneko eguna izango da asteartea, eta egun horretan, Txausonen, Frantxillaren, eta Izetaren idi pareak arituko dira nor baino nor aurreko egunetan egindako mar- kak apurtu nahian. Proba guztiak 22.00etatik aurrera jo- katuko dituzte Aiako probalekuan.

Probak gustuko dituztenek, ordea, ez dituzte Gipuzkoan bakarrik izango, Bizkaian bi herritan ere jokatuko baitira. Arrietan larunbatean eta igandean izango dira saioak, arratsaldez, eta pisu librekoak izango dira. Sei uztarri neurtuko dira, eta hiru kantabriar eta hiru bizkaitar izango dira lehian. Bi egun horietan, Foruan ere pisu libreko demak izango dira ikusgai.

Idiez gain zaldi-mandoak ere gustuko dituenak, Getxon izango ditu ekinaldiak. Bihar, Zubizarretaren, Garciaren eta Elordiren abereak izango dira. Larunbatean, Begoñarenak, Garciarenak eta Alegriarenak neurtuko dira. Aian bezalaxe, Getxon ere igandean atseden hartuko dute, eta probek astelehenean eta asteartean jarraituko dute.

Astelehenean, Larrazabalen, Garmendiaren eta Aurrekoetxearen abereak izango dira lehian, eta asteartean, azkeneko egunean, Alegriaren, Lopezen eta Larrazabalen zaldi-mandoak arituko dira. Saio guztiak 21.00etan hasiko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss