GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-09
- Sokatira
Pobesen eta Aurtitzen izango dira saioak

DONOSTIA

Launakako Euskal Herriko Txapelketak bi ekinaldi izango ditu datorren asteburuan. Bata etzi izango da Pobesen, eta bestea, igandean, Aurtitzen.

Pobesen 290 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute. Txapelketa joan den astean abiatu zuten 330 kilotan, eta orduan erabatekoa izan zen Abadiñoren nagusitasuna. Ikusgai dago, beraz, pisu txikiagoan ere bizkaitarrek maila berean jarraitzen duten.

Etzi, beraz, 290 kilokoak neurtuko dira. Lehen multzoan, Abadiño A, Sokarri A, Gatika, Kuartango eta 6 Conceyos izango dira. Bigarren multzoan, berriz, Abadiño B, Sokarri B, Badaiotz, Auzolan eta Arrizkozubi. Esan beharrik ere ez dago joan den asteko erakustaldia eta gero, Abadiño dela faborito. Igandean, Aurtitzen izango dira.

Bertan neskak arituko dira 240 kilotan. Gaztedi A, Gaztedi B eta Girizia neurtuko dira. Egun berean eta leku berean, mutilak ere izango dira, baina aurten lehen aldiz Bigarren Maila izango da, talde berriei zuzenduta. 340 kilotan, Giriza, Izaskun, Algorta, Lau Sokan eta Amaiur neurtuko dira.

Nafarroan, aldiz, Zortzinakako Txapelketa ari dira jokatzen, eta etzi izango dira Lesakan, 17.00etatik aurrera. Bertan, mutiletan, 600 kilotan neurtuko dira. Amaiur A, Amaiur B, Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea lehiatuko dira. Beti Gaztek badauka jadanik txapel bat, eta pisu honetan ere garaipen batekin abiatu nahiko du.

Nesketan, berriz, 520 kiloko bigarren eta azkeneko jardunaldia jokatuko dute leku eta ordu berean. Beti Gazte A eta B eta Sakana arituko dira. Azken horiek irabazi zuten lehen saioa, eta pisu honetako txapela lortzeko faborito dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss