GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-11-09
- Lau eta Erdiko Txapelketa - Pilota aukeraketa
Behetik hasi arren, goraino iritsi nahi dute Barriolak eta Irujok
·Pilota oso ezberdinak hautatu dituzte larunbatean Labriten jokatuko duten neurketarako

DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak giro onean hautatu zituzten datorren larunbatean erabiliko dituzten pilotak. Beste behin, argi geratu da ez dagoela enpresa bereko bi pilotari aurrez aurre jartzea bezalakorik liskarrik egon ez dadin. Irujok pilota astunagoak hautatu zituen (105,8 eta 105,7 gramo) eta Barriolak arinagoak (103,2 eta 103,6 gramo).

Lehia honen aurrekariak aurkitzeko ez dago oso urrutira joan beharrik, iazko Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketan elkarren aurka indarrak neurtu baitzituzten. 2005eko ekainaren 26an jokatu zen partida hura eta orduan Abel Barriolak 22 eta 18 menderatu zuen Iberoko aurrelaria.

Gauzak, ordea, dezente aldatu dira ordutik. Irujori dagokionez, kaiolan asko hobetu du eta ezin da ahaztu Aimar Olaizolari irabazi ziola sanferminetan jokatutako Nafarroako finalean. Abelen kasuan, berriz, azken urte luze honetan asko sufritu behar izan du eskuko mina izan duelako. Normala den moduan, bi faktore horietaz galdetu zitzaien atzo.

«Txapelketa hasi zenean finalerdietara iristea zen helburua datorren urtean serieko buru izateko, baina behin honaino iritsita finalarekin egiten dut amets. Ahal dudan guztia ematen saiatuko naiz eta ea emaitza onak lortzen ditudan», adierazi zuen Juan Martinez de Irujok.

Ezin da ahaztu dirua ia bikoiztuta irtengo dela Irujoren alde. Iberokoak jokatu dituen azken sei partidak, lesiotik irten osteko seiak ­hiru Lau eta Erdian eta hiru bikoteka­, irabazi egin ditu. Kontuan hartzeko zenbakiak dira zalantzarik gabe, nahiz eta Barriolak estatistika horiek denak ahaztea nahiago duen: «Geldi egon behar izan dudan denborak zerbait erakutsi badit horixe da, faboritismoak alde batera uzten eta nire jokoan zentratzen».

Errespetu handia

Bakoitzak bestearekiko duen iritzia eskatuta, argi geratu zen bien arteko errespetua handia dela. Irujok azkenaldian ia dena irabazi du, baina Lau eta Erdian txapeldun irtendakoa Barriola da, eta ez Irujo.

«Beste pilotari baten aurka, badakizu zenbat eta nola jokatuko duen. Irujoren kontra, ordea, ez dakizu zer prestatu. Piloteoan agintzeko gai da eta airez ere sekulako jokoa egiten du. Ni ere aukera dudan bezain laster tantoa amaitzen saiatuko naiz eta, batez ere, sakearekin min handia egiten», aztertu zuen Barriolak bere aurkaria.

Irujok, bestalde, pilota azkar mugitzean ikusten du Barriola lekuz kanpo harrapatzeko aukera: «Abel oso pilotari konstantea da, lan asko egiten duena eta tantoa galdutzat inoiz ematen ez duena. Kantxan asko ibilarazi beharko dut norgehiagoka irabaztekotan».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce ańos por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss