GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-12
Jon ALTUNA | HIRU
Bidesariak

Ugaritzen ari diren bidesariek kezkatu egiten dute garraiolaria. Europako agintarien asmoak betetzen badira, urte batzuk barru inguruko errepide nagusi guztietan bidesaria ordaindu beharko dute kamioiek. Geroago autoek ere bai. Errepideetan dabilen garraiolariak beste buruhauste bat izango du, beraz, bere poltsikoan beste zulotxo bat eta bezeroekin tirabirarako beste arrazoi bat. Horrelako aldaketek lehenengo garraiolariaren poltsikoari eragiten diote, egunero dabilenari.

«Kutsatzen duenak ordaindu dezala», diote agintariek. Dena den, jakina da, bidesariaren bidez jasotakoa ez dela gero kutsadura arintzen edo bide horren mantenuan erabiltzen, beste azpiegitura edo egitasmo batzuetan baizik. Proiektuak egun handiak direnez, aurrekontuak ere handiak dira. Oro har, garraiobide berriak diru publikoarekin egiten dira, denonarekin eta denok erabiltzeko. Onartezina da, beraz, gero erabilera murrizteko pausoak ematea. Bidesaria bera, sarri, gutxien dutenentzat gaindi ezineko oztopo izan daiteke.

A-8rekin gertatu dena esanguratsua da. 2003tik autobidea denona da, publikoa alegia. Baina foru aldundiek ez dute bidesaririk kendu. Arduradunen azalpena lotsagarria da, irekiz gero gainezka egingo duela, zirkulazioa ito egingo dela. Beraz, beste errepide batzuetan auto-ilarak eta zirkulazio motela dagoen bitartean, dirudunek eta ahal dutenek errepide garbia dute.

Azken finean, jada ordainduta dagoen errepidea berriro ordaintzen ari gara. Europistas enpresak kudeatu zuen 2003ra arte eta 35 urtetan irabazi handiak izan zituen. Orain ere, Burgos eta Armiñon arteko bidesariagatik azken bi urtetan, 2004an eta 2005ean hurrenez hurren, 60.766.000 euro eta 62.638.000 (hamar mila milioi pezetatik gora), bildu ditu. 2003ra bitartean A-8rekin ia hiru aldiz gehiago biltzen zuten. Burgos-Maltzaga tartea eraikitzeko egitasmoa Europistasek eskuratu zuen, baina Armiñondik Maltzagarainokoa ­orografia menditsuan eraikitzeko zailagoa,­ azkenik euskal administrazioek egin dute denon diruarekin. Eta zeintzuk daude Europistasen: BBK, Kutxa eta Caja Vital, besteren artean. Azken finean, beti berdinek irabazten dute, bankuek, urtean milaka milioi euroko irabaziak dituztenak. Guk, honengatik edo bestearengatik, ordaintzen jarraitzen dugu.

Horrelako zerga politika bultzatzen da egun Europan: gehien daukatenei eta gehien irabazten dutenei ez zaie zerga gehiago ordainarazten, eta aldiz, kontsumoa zigortzen da; gero eta gehiago dira zeharkako zergak eta tasak: BEZa, bidesariak, gasolioari ezarritako zergak... Azken finean, asko edo gutxi eduki, denok ari gara ordaintzen gastu publikoa.

A-8 denona denez, jada ordainduta dagoenez, eta, gainera, bide alternatiborik ez duenez, libre izan behar dela uste dugunok ez dugu bidesaria ordaintzen A-8 doan izan dadila aldarrikatuz. 2003an hasita denok hori egin izan bagenu, seguru aski gaur ez zen bidesaririk izango baina, ... orain gaizkileen pare jartzen gaituzte, eta polizia bidali. Azkenaldian bidesaria kobratzeaz arduratzen den enpresa pribatuak gogor jo du jokabide horren aurka eta norbaitek ordainduko ez duela jakinaraziz gero, enpresa horrek Ertzantzari deitzen dio eta hark 500 euroko isuna jartzen digu.

Poliziak beste funtzio batzuk ditu berez, denon zerbitzuan edo guztiori laguntzeko dago, ez enpresa bati bidesaria kobratzen laguntzeko. Beste edonork ere hartuko luke, ­frakik erabili ez arren­ zordunei aurre egiteko horrelako laguntzailea. Garraiolariek eurek adibidez bezeroari joan-etorriaren faktura kobratzeko arazoak dituztenean. Eta gainera, A-8ko isunaren proportzio berean 100 aldiz gehiago kobratzeko aukera badu, agian atzerapena hobea da; izan ere, bidesaria 5 eurokoa bada isuna 500 eurokoa da.

2003an bidesaria mantentzeko erabakiaren aurka ez genuen erantzun sendorik eman eta horren ondorio da egungo egoera. Gizarteak lo jarraitzen badu, bide beretik segituko dute, gero eta zerga eta bidesari gehiago jarriko dizkigute, egoera jasanezina izan arte. Denon esku dago egoera iraultzea. Baina lo egonda ez dago zer eginik. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss