GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-12
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Autodeterminazioaren aldarria zabaltzearekin batera, eraso guztiak eteteko exijentzia ere presente egon zen. errepresioaren aurpegi krudela gogoan izan bazuten ere, itxaropenizpiak ezarri nahi izan zizkioten euskal herriakbizi duen krisi eta blokeo egoerari. gaua goizargia iritsi aurretik ilunagoa dela nabarmendueta bidea, borrokan segitzea dela aipatu zuten.

Arratsaldeko bostak jota ziren Bilboko Aita Donostian. Dena prest zegoen nazio manifestazioari ekiteko eta une horretan «De Juana askatu!» leloa zeraman pankarta erraldoia zubitik behera zintzilikatua agertu zen. Txalo zaparrada batez jaso zuten autodeterminazioaren aldarria Bilboko kaleetan barrena zabaltzeko prest zeuden milaka euskal herritarrek.

18/98 makrosumarioko auzipetuek ez zuten hitzordua galdu nahi izan eta bi jaima prestatu zituzten manifestazioaren ibilbiderako. Lehenengoa Casillan kokatu zuten eta bertan ehunka autoinkulpazio lortu zituzten “J´acusse” lelo- pean. Bigarrenak, aldiz, makroepaiketa horrek sortzen dituen gastu ekonomikoei aurre egiteko materiala saltzea zuen helburu.

Datorren ostegunean, hilaren 16an, Auzitegi Goren espainolean egingo den Jarrai-Haika-Segiko epaiaren ikustaldia salatzeko parada ere aurkitu zuten manifestazioan. Ibilbidean zehar “Gazte eta aske irabazi arte” edota “Segi borrokan Segi antolakuntzan” idatzita zuten pankartak ikus zitezkeen eta gazte ugari ikustaldi hori Burgosko Prozesuarekin parekatzen zuten eskuorriak banatzen aritu ziren bildutako jendearen artean.

Erasoak eteteko deiadarra

Baina adibide horiek guztiak ez dira kasualitatearen emaitza. Atzoko manifestazio jendetsuak, autodeterminazioaren aldarria ozen zabaltzeko xedea izateaz gain, Euskal Herriak jasaten dituen eraso guztiak eteteko deiadarra izan nahi zuen.

Bildutako milaka eztarriek ozen adierazi zieten Madrili eta Parisi ez dituztela eraso gehiago onartuko, eta eraso horiek Euskal Herrian ireki nahi den prozesuarekin bateraezinak direla argi eta garbi adierazi zuten atzo.

Euskal preso politikoak presente izan ziren manifestarien ahotan. «Euskal presoak Euskal Herrira», «De Juana askatu» edota «Presoak kalera, ammistia osoa» oihuak izan ziren nagusi ibilbide osoan. «Hemen torturatzen da» zioen leloa ere entzun zen manifestazioa Plaza Biribilera iritsi zenean. Bertan, Unai Romanok eta Juan Carlos Subijanak jasandako tortura larrien ispilu ziren argazkiak ikus zitezkeen, eta alboan torturak jasandako bost lagunek “Torturarik ez!” zioen pankarta zeramaten. Tratu txarren aurkako oihuez gain, sentimenduz betetako txaloak ere jaso zituzten bost lagunek.

«Ez da txantxetako ordaina ordaintzen ari garena», ekarri zuen gogora Arnaldo Otegik bere mintzaldian. 18/98ko makrosumarioa, datorren azaroaren 16ko Jarrai-Haika-Segiko ikustaldia, espetxe politika okertu izana, erbestea... Euskal Herriak jasaten duen errepresio krudelaren adibide garbiak dira.

Baina Batasuneko eledunak, krisi eta blokeoaren artean, itxaropen izpi bat zabaldu nahi izan zuen bildutako milaka euskal herritarren artean. Horretarako arabiar esaera zahar bati egin zion lekua: «Gaua oso iluna da goiz argia iritsi baino lehen», zioen esaerak, eta hitz horiek erabili zituen Otegik antolakuntzaren eta borrokaren beharra nabarmentzeko.

«Gauzak zailago daudenean, gehiago egon behar gara», idatzi zion Iñaki De Juanak Arnaldo Otegiri duela zenbait hilabete. Eta horixe erantzun zion atzo Batasuneko bozeramaileak bigarren gose-greba mugagabeari ekin dion preso politikoari. Bai berari eta bai euskal preso politiko guztiei ere. Haiek gabe Euskal Herriak etorkizunik ez duela deritzo Otegik eta horrexegatik egin zien eskaera hori: «Gauzak krudeltzen baldin badira ere, zuek hor egon behar duzue». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss