GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-12
Lanpostu murrizketak, zurrumurruak eta barne ika-mikak nagusi VWen
Urriaren 2an UGTk, CCOOk eta CCk enpresarekin sinatutako hitzarmenak ez du giroa baretu Volkswagenen eta Alemaniatik etengabe iristen diren zurrumurruek ere ez dute batere laguntzen. Azkenak «kaleratze masiboak» iragarri ditu. Dena den, ukaezina da langileen kopurua murrizten ari direla.

Volkswagen Navarrako langileak ohituta daude jada Alemaniatik iristen diren zurrumurruetara. Azkena joan den asteburuan argi- taratu zuen Alemaniako “Frankfurter Allegemeine Zeitung” aldizkariak eta Poloaren ekoizpenaren zati bat behin-behinean Bruselara lekualdatuko dutela jakinarazi zuen.

Hori dela-eta, Iruńeko, Bruselako eta Portugalgo Pamelako lantokietan «kaleratze masiboak» izango zirela esan zuen, gainera.

Taldeko Zuzendaritzak gai horren inguruan ez duela inolako erabakirik hartu esan zuen, izan ere, datorren azaroaren 17an hitz egingo baitute ekoizpenaren gainean.

Bien bitartean, Volkswagen Navarrako langileek gerta litezkeen «kaleratze masiboen» gaineko informaziorik jaso gabe jarraitzen dute, baina errealitatea ukaezina da eta LABeko lantokiko ordezkari Benito Utergak azaldu duen moduan, «abendura arte 900 langile gutxiago» izango dituzte. «Enpresak kaleratzeak justifikatzeko ematen dituen arrazoiak eta inbertsioak zein malgutasuna irensten jarraitzen badugu, guk bizirik irauteko eta gure familiak sostengatzeko ezinbestekoak diren lanpostuak egoera lazgarrian aurkituko dira», argitu du LABeko ordezkari Benito Utergak.

Lana erregulatzeko txostena

Izan ere, urte bukaeran behin-behineko 148 langileek ez dute euren hitzarmena berrituta ikusiko. Hain justu, Landabeneko lantokian egunean egiten diren autoen kopurua handitu ahal izateko Zuzendaritzak iragarri zituen kontratazio berriak dira horiek. Hori guztia gutxi balitz, enpresak 58 eta 59 urte arteko langileei aurretiko erretiroak emateko lana erregulatzeko txostena jarri nahi du orain abian. LABen ez dute begi onez ikusi erabakia eta argitu dutenaren arabera, gainera, «gutxienez» hori aurrera nola eramango duten hitzartu nahi dute. Horiek hala, 2006an 310 lanpostu kendu ditu Volkswagen Navarrak, horietatik 230 zuzenak zirenak.

Zuzendaritzak bi arrazoi eman ditu lana erregulatzeko txostena aurrera eraman ahal izateko; batetik, «2007rako aurrez ikusitako ekoizpen programak eta langileen beharrek» horrela eskatzen dutela azaldu du, eta bestetik, antolaketa arrazoiak aipatu ditu, hau da, aurreko urteetan egindako aldaketei eta prozesuen hobekuntzei esker langile gutxiagok auto gehiago egin ditzaketela.

Bi arrazoi horiek entzun ostean, bai LAB eta bai CGT ere haserre agertu dira. Sindikatuen ustez, argumentu horiek onartzeak hobekuntzen aurrean «lana suntsitu» behar dela onartzea dakar. 2007ko ekoizpen programa, gainera, aurreko urtekoa bezalakoa dela nabarmendu dute, hau da, urtean 225.000 auto ekoizten dituztela, egunean 1.235 auto, alegia.

Aipatzekoa da, era berean, udarako oporralditik iritsi bezain laster enpresak 2.000 auto egiteko eskaria izan zuela, eta beraz, irailaren 28ko eta urriaren 7 eta 14ko larunbatetan lan egiteko deia egin ziela langileei, baina noski, deialdiak «borondatezko izaera» zuen.

Hori guztia kontuan hartuta, LAB eta CGT sindikatuek lanuzteetara deitu zuten: batetik, ordubeteko lanuzteak egin zituzten irailaren 29an eta urriaren 6an eta 14an. Bestalde, hiru orduko lanuztea egin zuten urriaren 3an.

Hori ikusita, enpresako Zuzendaritzak 157 behin-behineko langile hartu zituen eta eguneko 1.235 autoez gain, beste 77 egin ahal izan zituzten.

Sindikatu horien ustez, aldaketa horiek guztiak eta enpresak urteko ekoizpen programa ez helarazi izana langileak beldurtzeko modua ere izan daitezke. «Ekoizpen jakin bat eman ala ez langileak irensteko prest daudenaren arabera erabakitzen dutela dirudi», salatu du Utergak.

Era berean, aste honetan bertan 70 milioi euro gastatu ditu enpresak inauguratu berri duen margotze nabean. Berrikuntza beharrezkoa zen baina, hala ere, Europar Batasunak margotze lanetako hainbat ekoizpen prozesuen gaineko arauak aldatu ditu. Berrikuntzarekin 90 lanpostu galduko dira, izan ere, nabe berriari esker egunean 1.400 auto prozesatzera pasatzen direnean langileen %7 ez dira beharrezkoak izango-eta.

Hori guztia gertatu bitartean, ez da ahaztu behar hitzarmenaren ika-mikak aurrera jarraitzen duela. Urriaren 2an sinatu zuten CCOOk, UGTk eta CCk aurreko hitzarmenaren luzapena, hain justu, 2007ko martxoaren 31 arte irauten duen V. Hitzarmena delakoa. Baina oraindik ez dituzte soldatak eta bestelako hainbat puntu zehaztu. «Orain hitzarmeneko beste puntu batzuk hitzartzen egon beharko ginateke», azaldu du Utergak, baina «gai hau geldirik» dagoela salatu du. CGTko Carlos Cousok ere gauza bera esan du eta 2007an edukiko duten ekoizpen programaren zain daudela erantsi du.

Horri guztiari aurre egiteko enpresa-batzordearen batasuna beharrezkoa da, baina ez dago batasunik orain gutxi Aralarrek eta enpresako sindikatuek Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldi batean argi geratu zen moduan. CCOOk eta UGTk hitzarmenaren luzapena sinatu ostean, batasuna galdu egin da eta une honetantxe UGT sindikatuak baditu bestelako hainbat buruhauste.

Sindikatuak ez die GARAren deiei erantzuten enpresako Zuzendaritzaren berrikuntzaren gainekoak argitzeko ez bada behintzat. Izan ere, martxoan izango diren enpresako hauteskundeei begira euren hautagaitza berritzeko lanetan dabiltza. Horrela, orain arte buru zen Josu Sanchez Brunak Jose Luis Maniasekin lehiatu beharko du.

Alde horretatik, UGT haserre agertu da hainbat komunikabideetan albisteari emandako oihartzunagatik. «Gure antolakuntzaren barruan lau urtean behin egiten den eztabaida naturala da», adierazi du sindikatuak. Era berean, UGTren Metal, Eraikuntza eta Kidekoen Federazioak bi hautagaien artean begikorik ez duela esan zuen eta afiliatu guztien erabakia errespetatuko dutela gaineratu.

Gogoratu beharreko da, hala ere, orain VW Navarrako UGTko ordezkaria denak, Josu Sanchez Brunak, kritika ugari jaso izan dituela hitzarmenaren negoziazioetan, eta lantokiko sindikatuko afiliatuek ere asko kritikatu dute, prozesu guztian enpresaren alde agertutako jarrera dela-eta. -

Cronologia

La firma de la prórroga del Convenio por parte de CCOO, UGT y CC del pasado 2 de octubre no calmó los ánimos y durante el verano se han sucedido los paros y protestas del resto de sindicatos que conforman el comité.

2 de octubre - Firma de la prórroga del convenio por parte del CCOO, UGT y CC, con vigencia hasta el 31 de marzo de 2007.

4 setiembre- La empresa comunica al comité que pretende subir la producción en 9 coches diarios con la plantilla de ese momento, por lo que LAB y CGT convocan paros de dos horas y media, ante lo que la empresa da marcha atrás.

22 de setiembre- La dirección aclara que los sábados 28 de setiembre y 7 y 14 de octubre abrirá la planta con personal voluntario por un pedido de 2.000 coches. Asimismo comunica al comité que pretende contratar en torno a 70 personas para subir las producciones diarias.

29 setiembre, 6 y 14 de octubre- Paros de una hora en los turnos de noche convocados por LAB y CGT para protestar por la decisión de la empresa de abrir la planta los sábados 28 de setiembre y 7 y 14 de octubre.

3 de octubre- Tres horas de paro convocadas por los sindicatos LAB y CGT por la decisión de la empresa de trabajar los citados sábados.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss