GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-12
Izan aktiboa: erakunde publikoen papera

Aurreko artikulu batean sedentarismoa eta elikadura desegokiaren ondorio larriak azaltzen saiatu nintzen; bigarren honetan planteatu nahi dut zeintzuk diren erakundeen partetik egin beharreko urratsak.

Sedentarismoak eta loditasunak sortzen dituzten arazoei aurre egiteko jarri izan dira martxan hainbat programa, bai osasun alderditik, bai kirol arloko ikuspuntutik, “Oinez bizi”, “Irun sasoi”... Bakoitzak bere martxa darama eta neurri batean beren helburuak betetzen ari dira. Baina esku artean dugun arazoa oso handia da; herritar askoren osasuna jokoan egon daiteke, eta horrekin lotuta: bizi kalitatea jaistea, bizi itxaropena murriztea, osasun gastua igotzea, lan errendimendua jaistea, etab.

Tamaina horretako arazo baten aurrean, benetako erantzuna eman behar da; benetakoa eta koordinatua, bateratua. Munduan zehar dauden esperientziak ikusirik, Kanadakoak adibidez, erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana eta batzuen eta besteen inplikazioa izan da ezaugarri nagusietako bat.

Asko dira gaiarekin zerikusia duten erakundeak, eta erakundeetako departamentuak:

1) Osasun Sailak, hasteko, arazoaren ondorio zuzena gaixo kopuruaren igoera delako; dagoeneko pandemia delako.

2) Hezkuntza Sailak, haiei dagokielako haur, gazte eta helduak heztea, eta prebentzioan dagoelako gakoa.

3) Kiroletako sailak, jarduera fisikoa eta kirola sustatzea delako gure helburu nagusia.

4) Hirigintza arloko sailak, herri eta hirien diseinuetan duten eraginagatik; haiek aurrez ikusten dituztelako bidegorriak, eskailera mekanikoak, igogailuak...

5) Kontsumo sailak, elikadurarekin duten zerikusiagatik.

Ziur nago lotura gehiago aurki daitezkeela, baina azaldutako sailak, guztiak edo batzuk, baditugu Eusko Jaurlaritzan, foru aldundietan, eta bai mankomunitate edo udaletan ere.

Ondo ikusten ditut tabakoaren edota alkoholaren aurka egiten diren programak; sentsibilizazioa, izugarrizko marketin kanpainak, lege aldaketak, etab. Sedentaris- moaren eta loditasunaren aurrean, dimentsio horietako kanpainen beharrean gaude.

Jar gaitezen martxan lehenbailehen, eta diseina ditzagun planak aipatutako erakundeen artean eta gizarteko beste ordezkariekin: aktiboak izateko, modu egokian elikatzeko, jarduera fisikorako inguru aproposak sortzeko, etab.

Iñaki Ugarteburu - Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendari nagusia


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss