GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-12
ERCko Zuzendaritzak oniritzia eman dio hiruko berriari
Gehiengo oso zabalaz onartu zuen atzo ERCko Batzorde Nazionalak PSCrekin eta ICVrekin Gobernua osatzea. Hala ere, batzuek uste dute erabaki horrek ERCri kalte egingo diola udal hauteskundeetan. Bestalde, katalanismoaren ikusmolde tradizionala eguneratzea proposatu zuen Carod-Rovirak: «Ez baikara XIX. edo XX. mendean bizi».

LLEIDA

ERCko Batzorde Nazionalaren gehiengoak ontzat eman zuen PSCrekin eta ICVrekin batera Kataluniako Gobernua osatzea. ERCko Zuzendaritzako 162 batzordekidek hirukoaren alde egin zuten, bik kontra, eta hamar abstenitu ziren. Eladi Llop, Penedeseko federazioko presidentea, kontrako botoa eman zuenetako bat da. Haren berbetan, berak ez du nahiago Gobernua CiUrekin osatzea, eta ERC oposizioan egotea onesten du.

Batzordeko gehiengo zabalak Govern d’Entesa deritzonaren alde egin duen arren, batzuen ustez, akordio horrek ERC kalte dezake udal hauteskundeetan. «Alderdia jabetzen da hautesle batzuek desengainua har dezaketela», adierazi zuen ERCko bozeramaile Marina Llansanak.

Beste zenbaitek ez dute begi onez ikusten ERCk Hezkuntza Saila galdu izana. Horren ordez, Kultura bereganatuko du hiruko berrian.

Bestalde, Josep Lluis Carod-Rovira ERCko presidenteak katalanismoa eguneratzeko beharra aipatu zuen atzo. «Ez gara XIX. edo XX. mendean bizi, beraz, katalanismoaren oinarri ideologikoek ere ezin dute lehengo berak izan», adierazi zuen. «Horrek ez du esan nahi katalanismo tradizionala bazterrean utzi behar dugunik, baina horrek bizirik irautea bermatu nahi badugu», argitu zuen. «Politikak eta diskurtsoa» testuinguru berrira egokitzea ezinbestekoa da bere ustez.

Katalanismo «zabalagoa»

Hala, mende horretako katalanismoak, Carod-Roviraren iritziz, «zabalagoa eta integratzaileagoa» izan beharko luke.

Proposamen horretaz gain, Carod-Rovirak PSCrekin egindako akordioa zergatik hobetsi zuten azaldu zuen. «Ez CiU ez PSC ez dira Estatut-etik harago joango. Autonomia da bien muga». Hori dela-eta, arlo sozialari begiratu zion ERCk. Arlo horretan PSCko politikak gustukoagoak dituztela argudiatu zuen Carod-Rovirak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss