Harrobien proiektuek alarma jo dute Arratian
Txorokil harrobia Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen arteko korridorean dago. Duela 40 urtetik ustiatu barik egon dena berriz martxan jartzeko proiektua onartu du Zenauriko Udalak, eta horrek ekarriko lituzkeen kalteen aurrean ezetza emateko mendi martxa izan zen atzo. Txorokilekoaz gain, beste 10 egitasmo ei daude, eta horrek kezka sortu du.
ZEANURI
«Herrientzako aberastasun moduan saltzen digute. Norentzat? Guk argi daukagu berreskuratu ezin den galera bat izango dela»; horrelaxe azaldu zuten atzo Arratia Bizirik-eko ordezkariek Txorokil harrobia martxan jartzeko proiektuak herritarrengan sorrarazten duen beldurra, eta Udalaren neurriari emandako ezetzaren zergatia.
Atzo, 60 lagun inguruk hartu zuen parte harrobi zahar hori dagoen tokira egin zuten mendi martxan. Pozik azaldu ziren antolatzaileak izandako erantzunarekin, atzoko eguraldi eskasa kontuan hartuta.
Barazarko gasolindegitik abiatu ziren 10.00etan eta 11.00ak aldera ekitaldia egin zuten zarratuta dagoen harrobiaren inguruetan. Izan ere, hainbat hamarkada daramatza ustiatu barik, 2004. urtean Zeanuriko Udalak hasierako ahalegina egin zuen arte. Orduan Arau Subsidiarioetan egin zuen aldaketa atzera bota zuen Lakuako Gobernuko Ingurumen Sailak, «hainbat akats aurkitu zituelako egindako azterketan».
Hirigintza arauak aldatzeko beste ahalegin bat egin du EAJren esku dagoen gobernu taldeak, eta urriaren 5eko osoko bilkuran, bai harrobia ustiatzeko proiektua bai bertarako sarbideak onartu zituzten alkatearen kalitatezko bozarekin, sei zinegotzi alde eta gainerako seiak egitasmoaren kontra azaldu baitziren. Herri ekimenak azaldutakoaren arabera, «Udalak harrobi hori ustiatzeko inongo interesik ez» duela esan omen zuen alkateak.
Udalaren onarpenaren aurka hainbat taldek eta herritarrek alegazioak aurkeztu dituzte dagoeneko. Besteak beste, EA, Ekologistak Martxan, Berdeak, edota GAESespeleologi taldea dira alegazioak sinatu dituzten batzuk.
Alegazioak jarduerak ekarriko lituzkeen kalteetan oinarritzen dira, batez ere harrobiak duen kokapena kontuan hartuta. «Bidetik ez da ikusten eta martxan parte hartu duen askok ez zekien ezta exisititzen zenik ere, orain 40 urte baino gehiago ustiatu baitzuten», azaldu zuen Arratia Bizirik plataformak.
Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen arteko korridorean dago, eta bertan Lakuako Gobernuak berak dituen mehatxatutako espezieen katalogoan agertzen diren animaliak eta landareak bizi direla nabarmendu zuten herritar ekimeneko partaideek. Gainera, Legutianoko urtegitik edota Albiña aisialdiko gunetik gertu dago, eta Zubizabalgo eta Lapur-Errekako BizkaikoForu Aldundiko baso kudeaketarako proiektu esperimentalen ondoan, azaldu zutenez. Inguruan balio geologiko eta arkeologikoko kobak ere badaude, baita Zadorrako urtegira doan ur edangarriko iturburua ere.
Txorokil harrobikoa Arratian abiatu den lehenengo proiektua da, baina ez azkena. Nabarmendu zutenez, beste 10 egitasmo ari dira aztertzen eskualdean, horietako bat Diman. Asmo horien aurka azaltzeko dei egin zuten, eta bereziki parke naturalen mugan dagoen «astapotrakeriari» ezetz esateko.
Muchos afectados, para una pérdida «irrecuperable»
ZEANURI Las alegaciones presentadas a la modificación puntual de las Normas Subsidiarias impulsada por el gobierno municipal, recogen una extensa relación de especies animales y vegetación en la zona, de «practicamente imposible recuperación», según destacaron desde el movimiento ciudadano, «por mucho que luego vendan planes con ese nombre». Ecologistas y residentes se quejan de que el estudio de impacto ambiental no menciona siquiera árboles y animales protegidos como el tejo, la nutria común, el visón europeo, importantes variedades de murciélago, ni habla sobre la detección de aves en la zona, tratándose de un lugar de paso migratorio. Señalan que tampoco habla de las repercusiones de vibraciones y ruido que producen las voladuras, ni estudia la cueva de Txorokil, para la que piden una evaluación paleontológica. «Tenemos claro que la pérdia es irrecuperable», denuncian.
|