GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-12
Udazken usaina Ermuan, San Martin nekazaritza azoka egin duten egunean
Aurten ere, eguraldia eta Euskal Birusa ados jarri dira udazkenari ongietorria emateko. Lehenak, azkenaldi honetan erotu gaituen hego-haizea euri bihurtuz, eta Ermuan euskara berrindartu nahi duen elkarteak, aldiz, gero eta arrakastatsuagoa den San Martin nekazaritza azoka ­aurtengoa XVII. azoka genuen­ antolatuz.

ERMUA

Ohiturari eutsi zion atzo Ermuak, Euskal Birusa elkarteak XVII. San Martin nekazaritza azoka antolatu baitzuen.Ermuarrak eta inguruko herrietatik bertaratutako beste hainbeste jaian bete-betean sartu ziren, eta azkenaldi honetan erotu gaituen hego-haizea garai honen berezkoa den euri bihurtu zuen eguraldiak. Guztien artean, udazken usainez blaitu zuten herria.

Arrakastara ohitzen ari dira Euskal Birusekoak ere. Izan ere, parte-hartzaileei ­32 nekazari bertaratu ziren atzo Ermura, antolatzaileek hainbat eskakizuni ezezkoa eman eta gero, leku arazoak zirela-eta­ eta publikoaren erantzunari dagokienez, Ermuko kaleak jendez gainezka egon ziren egun osoan.

Amaierarik gabeko espiral bat bezala, arrakasta horren gakoa ohituren xarman datza, formula ez baita gehiegi aldatzen urte batetik bestera. Nekazarien garaiko produktuak zuzen-zuzenean ziren eskuragai;txakolin edota sagardoarekin eztarria busti ondoren talo, txorizo eta sahieskia zeuden hotzari aurre egiteko;dantzariak, trikitilariak, joaldunak, txistula- riak eta dultzaina-jotzaileak han ziren, baita umeek gehien maite duten «astobusa» ere.

Lehia bizian aritu zen astotxoa San Martinen «erregearekin», goma-aparrezko txerri erraldoi batekin, eguneko protagonismoa eskuratu nahian.

Horrelaxe alde egin zuen goizak. Egunak ez, ordea, herri-bazkariaren «etenaren» ondoren, jai-giroa gauera arte luzatu baitzen, Xilipurdiren “Gaur Jaia” ikuskizunarekin edota Larrain-dantzarekin.

Agenda betea

Eta horrek ere ez zion ospakizunari azken puntua ipini, «San Martin Kultural»ari esker azaroko agenda bete-betea agertu baitzitzaigun Ermuan.

Betiere euskararen erabilpena eta berrindartzea abiapuntu hartuta, Euskal Birus elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Beraz, datorren larunbatean haurrek “Bazen behin zirkoa” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, eta helduek azaroaren 24an “Artea” antzezlana ikusteko parada izango dute.

Hilaren 30etik aurrera, Euskal liburu eta disko azoka egingo dute Orbe Kardinalaren enparantzan eta abenduaren 1ean, Pantxoa eta Peiok beren azken diskoa aurkeztuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss