Zuzendaritza eta eledun berriak hautatu ditu ABk
UZTARITZE
Urteroko biltzar nagusia egin zuen atzo ABk Uztaritzen. 80 kide inguru bildu ziren. Biltzarraren edukia eta harturiko erabakiak aste honetan bertan egingo duten agerraldian jakinaraziko dituzten arren, Zuzendaritza eta bozeramaile berriak aukeratu dituztela aurreratu zion GARAri Pello Etxeberri-Aintxartek. Dena den, «aldaketa handirik ez» dela izan plazaratu zuen.
Horrekin batera, ABren norabide politikoa jasotzen duen agiria bozkatu zuten eta talde politikoaren ezkerreko izaera nabarmendu zuten. Era berean, bi mozio eztabaidatu zituzten. Bata, ekainean Estatu frantseseko Legebiltzarra hautatzeko egingo diren hauteskundeei buruzkoa eta, bestea, udal hauteskundeei buruzkoa.
Azken biltzarrean, EA, EAJ eta Batasunarekin hitz egitea erabaki zuen ABk. Bilera horiek zer eman duten azaldu zuten atzo.
|