GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-12
- Aviron
Avironek, garaipenaz gain, puntu gehigarria ere lortu du
·Zuri-urdinek sailkapeneko azkeneko postuan jarraitu beharko dute

AVIRON 29

BRIVE 6

BAIONA

Avironek garrantzi handiko garaipena lortu zuen atzo Briveren aurka, eta mailari eusteko urrats bat egin zuen. Oraindik, ordea, sailkapeneko azkeneko postuan jarraitzen du, eta dagoen lekutik ateratzeko lana gogoz egin beharko du, eta garaipenak pilatzen jarraitu beharra du, gainera.

Avironekoek bazekien zer egin behar zuen, eta garaipenaren bila zelairatu ziren. Hala ere, gauzak ez ziren batere ongi hasi, kanpotarrak seigarren minutuan aurretik jarri baitziren markagailuan zigor-kolpe bat gauzatu ostean. Horrek, ordea, ez zituen euskaldunak kikildu, eta lanean jarraitu zuten. Hamabigarren minutuan Lhandek lehen entsegua egin zuen, eta Dourthek transformatu egin zuen; 7-3 aurreratu ziren orduan. Lehen zatian, hala ere, Brivek nahiko estu hartu zuen talde zuri-urdina, baina lapurtarrak ez zeuden ezer oparitzekotan, eta 15-6 aurretik joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatian, zelaian Aviron bakarrik ikusi zen. Zuri-urdinek gogor ekin zioten bigarren zatiari, eta horrelaxe jarraitu zuten. Jokaldi onak ikusi ziren, eta horrek zaleen itxaropenak indartu zituen. Beste bi entsegu ere lortu zituzten Avirongo jokalariek, eta horrekin batera, aurtengo lehenengo puntu gehigarria ere eskuratu zuten, eta hori ere garrantzitsua da, Briverengandik bi puntura kokatu baitira. Brivek ere asko zuen jokoan, horiek baitziren Avironen gainetik zeudenak, eta horrelaxe jarraituko dute, baina atzoko partida amaitu aurretik zazpi puntu kentzen zizkieten, eta atzoko partidaren ostean, bira jarri da Aviron. Hala ere, euskaldunek sei puntura dute salbazioa. Beraz, atzoko beste emaitzek ere lagundu egin zieten jokalari lapurtarrei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reflotar el proceso es una tarea compartida
Euskal Herria
Gaua ilunanagoa da goiz argia heldu aurretik
Kultura
Un concierto irrepetible
Mundua
EEUU vuelve a salvar a Israel de la condena de la ONU por la matanza de palestinos
Kirolak
Un punto de trabajo y reivindicación
Euskal Herria
Miles de personas exigen que se acaben ya los ataques al proceso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss