GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-18
27 ipuin dituen «Euskal hiria sutan» kaleratu du Montoiak
Xabier Montoiak «Euskal hiria sutan» izenburua hautatu du bere ipuingintza arloko azken lanarentzat. 27 ipuinez osaturiko liburua kaleratu berri du Elkarrek, eta editorearen esanetan, gasteiztarrak ipuingintzarako bere «maisutasuna» behin baino gehiagotan frogatu ondoren, «anbiziorik handienarekin» egindako proiektuari ekin dio bilduma berri honetan.

DONOSTIA

«Orain. Hemen. Gure inguruan gertaturiko istorioak, gertatzen ari direnak apika. Droga-salerosketa zein bikote arazoak, politikarien ustelkeriak nahiz guraso eta seme-alaben konpon- duezinak. Gai guztiak dira posible, giro guztiek dute tokia, jende mota orok du bere txokoa euskal hiri honetan». Hala azaldu ditu Elkar argitaletxeak Xabier Montoiaren azken liburuaren nondik norako nagusiak.

Orain 25 bat urte hasi zen gasteiztarra idazten, eta orduan erabaki ei zuen idazle moduan aurkezpenik zein elkarrizketarik ere ez ematea. Hala, “Euskal hiria sutan” ipuin bildumaren aurkezpenean ere ez zen izan atzo. Eta Xabier Mendiguren editoreak eta Ibon Egaña kritikariak hartu zuten ardura hori beren gain.

Bi ibilbide daramatza Montoiak euskal kulturan, musika eta idazle lanak uztartu baititu. Azken arlo horretan, 1983an kaleratu zuen lehen liburua, eta harrezkero poesia, ipuina eta nobela landu ditu.

Ipuingintzako azken lan hau irakurtzea «zinez merezi» duela adierazi zuen hasieratik Mendigurenek. «Liburutik liburura gero eta mardulagoak egiten ditu eta batasun tematiko bat ematen dio beti ikuspegiari dagokionez. Anbizio handiagoarekin egindakoa da, ongi idazteaz gain, gauza asko esan nahi ditu, eta eskertzen da», esan zuen.

«Gizarte baten luze-zabala»

Bere ustez, «anbiziorik handienarekin egindako lana du hau Montoiak, baina guztiz koherentea» da. «Idazkera doi eta estilo zehatzez, gizarte baten luze-zabala erakusten du bere xehetasun txikienetan ez bada, bai bere ezaugarri eta zertzelada nagusietan», azaldu zuen bildumaren mamiaz. Nolabaiteko gai sozial eta kolektiboak zein arazo pertsonalak oso ondo tartekatu dituela zehaztu zuen.

Mendigurenek eta Ibon Egaña kritikariak ere esku artean duten liburua definitzerakoan «traizioa» terminora jo zuten. «Heroia desmifikatuta dagoenean antiheroiak hartzen du protagonismoa ipuinetan; gai nagusi bihurtzen da traizioa, eta figura garrantzitsua da traidorea. Finean, ipuin asko daude traizioaren eta saldukeriaren gainean eraikita, eta asko dira pertsonaiek egiten dituzten traizioak», esan zuen Egañak.

Montoiak «akaso antiutopiara» jo duela ere erantsi zuen hark, eta halakoak irakurtzera ez gaudela ohituta esan zuen.

Orotara 27 ipuinez osatutako lanak 420 orrialde ditu, eta 23 euroren truke jarri dute salgai.



«Erretzear dagoen espazio antiutopikoa»

DONOSTIA

Bernardo Atxagak defendatu «Euskal hiria» kontzeptua aintzat hartuz, Montoiak liburuan horri kritika egiten ote dion itaundu zuten kazetariek.

Ibon Egañak zera argitu zuen: «Atxagak hainbatetan proposatu du utopia politiko berri baten moduan ‘Euskal hiria’, bestelako gizarte eredu bat proposatuz. Montoiak izenburutik iragartzen duen ‘Euskal hiri’ horrek nire ustez gehiago du espazio antiutopiko edo distopiko batetik, eta ez hainbeste utopiaren errealizazio batetik. Nahikoa du gaur eta hemen gertatzen denari pixka bat erreparatzea eta gaurko Euskal Herriaren eta euskal herritarren behaketa zorrotza egitea. Erretzear dagoen espazio antiutopikoa da ‘Euskal hiria’, pospolo baten zain dagoena beti».

Osterantzean, «zoriontasun printza gutxi eta agian tonu zorrotza» duen lanaz beste hainbat zertzelada ere eman zituen. Montoiak irudikatu pertsonaiak «bakardadean» ageri dira, eta «errealitatearen eta fikzioaren mugak pixka bat difuminatzen ibili» da. Bortxaren etengabeko zipriztinak eta sentipe- naren mugan dauden egoerak ere nonahi ageri dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss