GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-18
ELISEOKO JAUREGIRAKO LEHIA
Bozak aise irabazi ostean, �aldaketa� agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
·kide berriek onetsi egin dute, eta botoen %60tik gora lortu ditu; etsaiek baino hiru aldiz gehiago

Bigarren itzuli arriskutsua aise ekidin ostean, Segolene Royal lehendakaritzarako PSko hautagaiak bere mezu populistak aldarrikatu ditu, eta oraingoan, barne etsaien, Dominique Strauss-Kahn-en eta Laurent Fabius-en, onespena izan du. Barne liskarretan sartuta dagoen eskuinak, ostera, kezka agertu du. Ezkerrak ere ez du begi onez ikusi Royalen garaipena, eta haren aurka indarrak metatzeko deirik ere egin dute.

PARIS

PSko hauteskundeetan aise irabazi ondoren, aldaketa izan zuen hizpide Segolene Royal lehendakaritzarako hautagaiak lehen agerraldian.

Melle-tik, 4.000 biztanle baino ez dituen herritik, Eliseoko jauregirako barne lehian irabaztera eraman duten leloak izan zituen ardatz: baikortasuna, aldaketa eta jendearekiko gertutasuna. �Mundua aldatu egin da; Frantzia aldatu egin da eta politikak aldatu egin behar du�, adierazi zuen Royalek.

John Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidente zenduaren hitzak erabili zituen, bide batez, Estatu frantseseko biztanleei egin zien deialdia hornitzeko: �Galdeiozue zuon buruari zer egin dezakezuen gure herriaren alde�.

PSren aldekoen artean egin ziren inkesten emaitzak lortu zituen herenegun Royalek alderdikideengandik: %60k baino gehiagok bere alde bozkatu zuten. Gezurtatu ezin den garaipena, beraz, hauteskundeetan parte hartzeko izena eman zutenen %82k bozkatu baitzuten.

Lehian aurrean izan du Dominique Strauss-Kahn, eta berehala onartu zuen Royalen garaipena. Bozen %20,83 eskuratu zituen Ekonomia ministro ohiak. �Ondo irabazi du eta mundu guztia atzean izango du eskuinaren aurka�, esan zuen.

Fran�ois Hollande alderdiko ordezkari nagusi eta Royalen bikotekideak bizitza politikoa eta pribatua bereizi behar direla esan eta aholku bat eman zion: �Babes dezala originaltasuna hautes-kanpainan ere�.

Bikote horrek ez du aurrekaririk Estatu frantsesean. Hollandek goi mailako asmoak zituen, baina egun alderdiburu kargutik at besterik ez duela nahi esaten du. Royalek irabaziko balu, ministro izendatuko lukeela diote iturri batzuek.

Uzkurrago, bozen %18,54 lortu zituen Laurent Fabius-ek. �Lanerako prest� azaldu zen eta Royali �sozialista ororen batasuna lortzea dagokiola� esan zuen.

Ezkerraren kritikak

PCFk ez du ezkutatu Royalekiko gogoberotasun eskasa duela. Marie Georges-Buffet ordezkari nagusiak �azalekotzat� jo zuen haren agerraldia. LCR alderdi trotskista ez zen azalean geratu, eta Royal �liberalekin guztiz bat� datorrela salatu du. Alderdi horrek biltzeko dei egin dio kapitalismoaren aurkako indar orori.

Izan ere, hautagaitzarako bere burua aurkeztu zuenetik ­Vitrolles herrian egin zuen, ultraeskuina bereiziki indartsua den tokian­, PSko kide asko txundituta utzi ditu Royalek. Izan ere, berez eskuinarenak diren mezuak zabaldu ditu batez ere gazteen arazoei aurre egiteko eta kristau-moralari dagokionez. �Ordena zuzena� da gehien maite duen ideia.

Eskuinaren kezka

Agian horrexegatik oso kezkati agertu da frantziar eskuina. �Royali irabaztea ez da samurra izango�, esan du Dominique Paille UMPko diputatuak.

Patrick Devedjian-ek, ia ziurrenik eskuinaren hautagai Nicolas Sarkozyren aholkularia denak, gogor kritikatu du Royal: �Bere lelo bakarra zera da: �emakumea naiz��.

Sarkozy ez da, ordea, bere burua aurkeztu nahi duen bakarra. Dominique de Villepin lehen ministroak eta Michele Alliot-Mariek ez dute asmoa baztertu, ezta Jacques Chirac presidenteak berak ere.

Eskuinean liskarrak dira nagusi, eta Royal baikor azaldu da. Ez ote da Lionel Jospini 2002an gertatutakoa errepikatuko? Segurtasuna izan zuen kanpainaren ardatz, eta ultraeskuinak lehiatik bota zuen lehendabiziko itzulian.



La candidata venci� con menos claridad en Iparralde
S�gol�ne Royal logr� un 56,71% en las primarias en Iparralde, cuatro puntos menos que en el Estado franc�s. En las dos secciones del PS m�s populosas, Baiona y Angelu, no logr� siquiera la mitad de los votos. Arras� en cambio en las m�s peque�as. Strauss-Kahn logr� un 22,04%. Destac� el 40,48% que logr� en Ziburu. Tambi�n Fabius logr� mejores resultados en Iparralde, el 21,25% y alcanz� el 31,53 de sufragios en Angelu. -



La t�mida emergencia de las mujeres en pol�tica en Europa

PARIS

La designaci�n de S�gol�ne Royal como candidata de un gran partido de gobierno a las elecciones presidenciales se inscribe en un movimiento todav�a t�mido en Europa de emergencia de las mujeres a responsabilidades pol�ticas de primer nivel.

La primera candidata presidencial francesa fue Arlette Laguiller, de la formaci�n trotskista Lucha Obrera. Desde entonces ha repetido en todas las citas electorales pero ella, como todas las que le han seguido, como Dominique Voynet, de Los Verdes, no ten�a posibilidad alguna de alcanzar el Palacio del El�seo.

En Europa, Margaret Thatcher, primera ministra brit�nica entre 1979 y 1990, y Angela Merkel, elegida canciller alemana en noviembre de 2005, son excepciones.

Edith Cresson, ef�mera primera ministra francesa en 1991-1992, no se hizo con el puesto tras elecciones y sigue siendo la �nica mujer que ha ejercido esta funci�n en el Estado franc�s.

Europa cuenta actualmente con tres jefas de Estado electas: la irlandesa Mary McAlesee, la letona Vaira Vike-Freiberga y la finlandesa Tarja Halonen. Las tres han sido reelegidas en sus cargos.

Las mujeres siguen siendo minoritarias en los Parlamentos (19% de media). S�lo Suecia roza la paridad con un 47,3% de mujeres en su c�mara baja. Sin salir de los pa�ses escandiavos, s�lo en Finlandia, Noruega y Dinamarca superan ellas el 30% de representaci�n.

El Estado espa�ol, con un 36% de mujeres en el Congreso y un 23,2% en el Senado, e sit�a en el octavo puesto en el ranking mundial, por delante de Alemania (el 15), Gran Breta�a (50) e Italia (59). El Estado franc�s, que ocupa el puesto 84, no ha brillado en los �ltimos tiempos por su audacia feminista. Reconoci� el voto a las mujeres en 1944, con 50 a�os de retraso respecto a Nueva Zelanda.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina est�n �hartos� de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, �aldaketa� agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
�Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables ma�ana�
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Sal�n sobre Energ�a y Ecoconstrucci�n de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss