GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-18
Hezkuntza Euskal Herrian
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Euskal ikasleen eskubideak errespetatzeko exijitzera hainbat ikasle atera zen atzo Euskal Herriko kaleetara, atzo Ikasleen Nazioarteko Eguna baitzen. Aste osoan, ikastetxeetan eta fakultateetan ikasleen eskubideen arazoa azaleratu zuten, eta mobilizazioak izan ziren atzo hiriburuetan. Gainera, Altsasun ere protesta egon zen; izan ere, Iruñeko mobilizazioa bezperan egin zuten.

BILBO

Azaroaren 17a «positibotzat» jo zuen atzo Ikasle Abertzaleak taldeak (IA), mobilizazioak bukatu zirenean. Astearen buruan, Euskal Herriko ikastetxe eta fakultateetan ikasleen eskubideen arazoa azaleratu dute, eta milaka ikaslek hartu zuten parte antolatu zituzten ekimen, elkarretaratze, bilera eta manifestazioetan.

Idazki baten bidez, aldarrikapen nagusia zein izan den azaldu zuen IAk: «Euskal ikasleon eskubideak errespetatzeko exijitzea izan dugu aldarrikapen nagusia, eta eskubide horiek Euskal Ikasleen Eskubideen Kartan jasotzen dira». Aipatutako Kartan agertzen dira: «Hezkuntzarako eskubidea, hizkuntz eskubideak, kultur eskubideak, hezkuntza prozesuan subjektu izateko eskubidea, hezkidetza eskubidea, eskubide demokratikoak, ikas-baldintza duinetan ikasteko eskubidea, Euskal Herrian ikasteko eskubidea eta kolektibo gisa jarduteko eskubidea».

Azaroaren 17ari berari, IAren ustean, hau izan zen nabarmentzekoa: «Goizean, Euskal Herriko makina bat ikastetxe eta fakultatetan egin dituzte mobilizazio eta ekimenak, bertan milaka ikaslek salatu baitituzte eskubide urraketak, eta horiei aurre egiteko konpromisoa hartu dute. Hiriburuetako manifestazioei dagokienez, oso jendetsuak izan ez diren arren ­esan zuten Ikasle Abertzaleek­, ikasleen aldarrikapenak gizarteratzeko balio izan dutela nabarmendu behar dugu».

Horrekin batera, azaroaren 17a ez dela «oasi bat ikasle borrokaren basamortuan» adierazi zuen ikasle talde horrek. «Azaroaren 17a hasiera besterik ez da izan, ikasleok hemendik aurrera gure eskubideen konkistarako borroka atergabea abiaraziko baitugu. Beraz, benetako lana gaurtik aurrera hasten da guretzat, ikastetxe, fakultate eta kaleetan egunerokotasunean lanean buru-belarri murgilduko baikara», azaldu zuen IAk bere idazkian.

Hiriburu eta herri askotan

Herrialdez herrialde hitz egin zuen IAk mobilizazioak aztertzerakoan. «Ostegunean, Iruñeko manifestazio nagusian, 800 pertsona izan ziren. Horrez gain, Zizur, Askatasuna, Biurdana, Iturrama, Ibarkoain eta Nekazaritza eskolan paroak eta mobilizazioak egin ziren». Atzo, Eunate ikastetxean, 60 pertsona mobilizatu ziren; Beran, 15; Altsasun 150 ikaslek (ikastolako, institutuko eta Lanbide Heziketako ikasleak) manifestazioa egin zuten herrian, eta Leitzan ere geldialdiak izan ziren.

Araban bestalde, Gasteizko iluntzeko manifestazioan 80 pertsona izan ziren eta Laudion 60 ikaslek elkarretaratzea egin zuten. Gasteizen, Ekialden, 40 ikasle (15 DBHn eta 25 Batxilergoan) mobilizatu ziren; Olabiden 20 lagunek elkarretaratzea egin zuten; Koldo Mitxelenan 205 ikasle (125 DBHn eta 80 Batxilergoan) mobilizatu ziren; eta Mendizabalan 10 pertsona. Errioxan 60 ikasle inguru mobilizatu ziren.

Bilboko manifestazioan 300 lagun inguruk hartu zuten parte, eta datu askotxo falta izan arren, Uribe Kostako Barandiaranen, Getxo IV.ean eta Ander Deunan elkarretaratzeak eta itsasteak izan ziren. Uribarrin 15 pertsona mobilizatu ziren eta polizia indarrek identifikatu zituzten.

Bilbon, Gabriel Arestin, Botikazarran eta Deustuko ikastolan izan ziren ekimenak. Gernikako institutuan 125 pertsonak parte hartu zuten hitzaldian eta elkarretaratzean; Mungian 192 ikasle egon ziren bideo emanaldian, hitzaldian eta elkarretaratzean parte hartzen. Lea-Artibain, Markinako Laboralean 30 lagun elkarretaratu ziren, eta Ondarroan 40 ikasle mobilizatu ziren.

Gipuzkoan, Arrasateko manifestazioan 175 lagunek hartu zuten parte, eta Donostiako manifestazioan 150 ikasle bildu ziren. Tolosan 85 lagun egon ziren bileran, eta 60 elkarretaratzean; Donostian, Barandiaranen 20 ikasle hitzaldi eta elkarretaratzean. Lau Haizetaran, 30 ikaslek bilera musikala egin zuten; Luberrin, 15 ikaslek elkarretaratzea; Usandizagan, beste horrenbestek; eta Manteon 30ek eserialdia.

Oarsoaldean, Pasaiako lizeoan 30 ikaslek elkarretaratzea, Errenteriako ikastolan 25 ikaslek eserialdia eta Oiartzungo ikastolan 20 lagunek elkarretaratzea egin zuten. Bergaran, 200 ikasle manifestatu ziren.

Arrasaten, Mondragon Unibertsitatean 70 ikasle mobilizatu ziren; Ahalmenen bilera egon zen, eta Elgoibarren 20 ikaslek elkarretaratzea egin zuten.

Lapurdiko hiriburuan, Baionan, bestalde, atzo goizean 50 pertsonak elkarretaratzea egin zuten herriko etxearen aurrean.



Reclaman comedores para las haurreskolak
La Cámara de Gasteiz ha pedido al Departamento de Educación del Ejecutivo de Lakua que implante progresivamente el servicio de comedor en todas las escuelas infantiles del Consorcio de Haurreskolak, de implantación en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, de forma que entren en funcionamiento durante el próximo curso escolar 2007-2008. La propuesta también solicita que se homologuen los precios del servicio con los del resto de los centros. -



Andoaingo udal haur eskolak 0-3 zikloa manten dezan eskatu dute

ANDOAIN

Andoaingo Goiko Plazan txikienentzako festa izan zen atzo arratsaldean, aldarrikapena helburu zuen jaia, hain justu. Galardi udal haur eskolako guraso talde batek antolatu zuen jaia, zentroak bizi duen egoera ezagutzera emate aldera.

Galardi haur eskolak ­oraingoz herrian 0-3 zikloa eskaintzen duen bakarra da­ 25 urtetik gora darama martxan. Azken lauzpabost urteotan, ordea, eskaerak eskaintza gainditu du eta zenbait haur kanpoan geratu dira. Gainera, kanpoan geratu den haur kopurua hazten joan da urtez urte eta joan den maiatzeko matrikulazioan 24 eskaerei ezetz esan behar izan zien udal haur eskolak.

Hori dela-eta, udal gobernuak ­PSE eta PP alderdiek osatzen dute­ 2-3 urteko gela kentzea proposatu du, adin tarte horretarako eskaintza herriko beste eskoletan ziurtatuta dagoela argudiatuta. Oposizioko taldeek (EAJ, EA eta EB) ez dute begi onez ikusi proposamena eta haur eskola handitzearen alde agertu dira.

Alderdi politikoek beren liskarretan diharduten bitartean, kezka nagusitu da Galardiko gurasoen artean, garbi baitaukate hori dela beren seme-alabentzat nahi duten aukera.

«Guretzat beharrezkoa da haur eskola eta beharrezkoa da haur eskolak 0-3 urte bitarteko zerbitzua eskaintzen jarraitzea ere. Haur eskolaren eredua defendatzen dugu, eredu horrek ondo funtzionatzen duelako eta guretzat funtsezkoa delako 0-3 zikloa osotasunean mantentzea», agertu du Kepa Sarasola gurasoak. Galardi haur eskolako 2-3 urteko gelak eskaera handia daukala nabarmendu dute gurasoek, azken hiru urteotan 20 haur inguru izan baitira urtero-urtero. Horregatik, gurasoentzat ez da batere egokia adin horretako haurrak haur eskolatik kanpo geratzea. «Zerbitzua erabat desberdina da haur eskolan edo bestelako eskola batean eta, gure ustez, haur eskolakoa da gure umeen heziketarako egokiena», nabarmendu du Sarasolak.

Toki falta da arazoa, Andoaingo haur eskolak 80 bat haur hartzeko gaitasuna baitauka. Eskaerak, berriz, nabarmen egin du gora, herria bera hazten ari delako. Horregatik ez da ulertzekoa, gurasoen iritziz, «eskaera gehien dagoen garaian haur eskolaren eskaintza murriztea». Hori kontuan hartuta, Udalari Galardi haur eskolaren aldeko apustua egiteko eskatu diote, «inbertitu dezala haur eskolan eta zerbitzua handitu eta hobetu dezala».

Bide horretan, sinadura bilketa egin dute gurasoen, haurren familien eta ingurukoen artean, «haurrak haur eskolatik kanpo geratuz gero, gurasoek ez ezik, familiak eta gertukoek ere nabaritzen dutelako, maiz haurra zaindu beharra izaten baitute». Sinadura horiek hartuta hilabete bukaeran izango den Udalbatzara joango dira Galardiko gurasoak eta bi eskaera garbi egingo dizkiote Udalari: «Aurten kanpoan geratu ziren eskaerei eta urtarrilean jasoko diren eskaerei erantzun ahal izateko premiazko neurriak har ditzala» batetik eta, bestetik, «epe ertain eta luzerako planteamendua egin dezala eta zerbitzu hori mantentzeko eta hobetzeko lan-talde bat osa dezala». Proposatutako lan-talde horretan, udal ordezkariez gain, Udal Haur Eskolako zuzendariek, hezitzaileek eta gurasoek parte hartuko lukete.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss