GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-18
Sindikatuak mugitu!

AHT gelditzeko garaia da. Euskal herritarrok ezin dugu dagoeneko gehiago jasan. Gure lurra suntsitzen ari dira, aurrerabidearen izenean. Gutxi batzuen onura ekonomikoa bultzatuz, ingurunea hondatzen ari zaigu. Gainera, garapen iraunkorraren izenean, ingurunea ahalik eta gehien errespetatuko dutela diote, baina gezurretan ari dira. Nola errespetatuko dute ingurunea lur eremu handiak errepide, tren, industrialde eta luxuzko etxebizitza-urbanizazioak etenga- be ari badira eraikitzen?

Herritarrak hasi gara mugitzen, baina nik sindikatuen falta sumatzen dut. Tren sozialaren aldeko sarean beste eragileez gain, sindikatuak daude. Zeren zain daude beren jendea mugiarazteko? Orain da unea. Gauza asko egin dezakete sindikatuek. Sindikatuek badute euren erantzukizuna eta badute nahi- koa indar astakeria ekologiko hau geldiarazteko.

Mobilizazioak ondo daude, elkarretaratzeak, manifestazioak, hitzaldiak, herri-kontsultak, eta abar. Hala ere, beste ekimenez gain, boikot ak- tiboa eta eraginkorra bultzatzeko ordua da: AHTren lanen garraioari boikota, hornitzaileei boiko- ta, inguruko herrietan eta besteetan lanei boikota, tren hau bultzatzen duten alderdiei boikota, bertan parte hartzen duten enpresei, handiei zein txikiei, boikota. Denon artean lortuko dugu.

Santi Angulo Martin - Errenteria



Tunela
«Badira eurengan argia daramaten pertsonak, ikusi orduko distiratzen gaituztenak. Eta badira begiradan tunel beltzak da- ramatzaten pertsonak». Urrestillako idazleari irakurrita, zera bururatu zait, ez dudala izan aukerarik begietara so egiteko Abiadura Handiko Trena inposatu diguten agintari gris hauei. Ez dut, hala ere, zalantza izpirik multzo batean kokatzerakoan.

Tunela luzea izango da, tamalez. AHTrena diot. Ehun kilometro ingurukoa guztira, ama lurra errukirik gabe zulatuko diguna, Grouyere gazta bailitzan utziz.

Tunela iluna izango da, erabakitze prozesua izan den bezalakoa; ez baita informaziorik eskaini, ez baita gardentasunik izan, ez gizartearen adostasunik bilatu, ezta eztabaida publikorik bideratu ere.

Tunela zikina izango da, ehun kilometro horietatik ateratako hondakinek lohituko dituzten paraje eta bazterren eraldaketaren errudun izango delako. Lur azpiko ur eta akuiferoak zikinduko dituelako. Euskal gizartearen nahi eta beharrekin ez dutelako garbi jokatu.

Beti izan ohi da beltza tunela, agintari hauek parte hartzean oinarritutako demokraziatzat eta garapen iraunkortzat hau baldin badute Euskal Herriaren etorkizuna beltza izango den bezalaxe. Lurpebidea da, finean, tunela, eta horrela, azpitik hasi nahi izan dituzte lanak Araba aldean. Zergatik ote? Ez ote digute horrela onartu gizartearen babesik ezaz jabetu direla?

Ilunetan ekin diote Abiadura Handiko Trenari, ezkutuan, era klandestinoan. Isilpean hasi dira, lotsaturik edo. Geldituko ahal dira beraien tunel barruan!

Jon Artetxe - LABeko eta AHT Gelditu Elkarlaneko kidea



La diputación de Araba nos vuelve a defraudar
Hace un año, en las Juntas Generales de Alava se produjo el debate, a bombo y platillo, sobre la complementación de las pensiones inferiores al salario mínimo interprofesional, cifrado en 507 euros mensuales, que fundamentalmente afectaban a pensiones de viudedad, lo que creó importantes expectativas en el amplio sector social que se veía afectado y, a la vez, parecía demostrar un carácter más progresista de la política fiscal y distributiva de la Diputación.

No sin dificultades, y con opiniones muy diversas, se aprobó finalmente que un millón de eurosdel excedente recaudatorio se destinara a ese complemento, lo que se nos vendió a la ciudadanía como un gran hito de la política social.

Ahora nos enteramos de que de los 2.954 solicitantes de esta ayuda, fueron denegadas 2.018 y, además, a la inmensa mayoría de las aceptadas (el 80%) no superarán la ridícula cantidad de 200 euros al año ­esto es, menos de 17 euros al mes­.

Como consecuencia, del millón de euros que inicialmente había previsto, la Diputación sólo desembolsará la cuarta parte para abonar las solicitudes aceptadas.

Si a lo anterior se añade que este complemento a las pensiones más bajas sustituía a los anteriores complementos de la misma Diputación a la renta básica ­que han desaparecido­ o que el año anterior las Juntas Generales y Diputación nos habían actualizado los valores catastrales y aprobado la norma foral para el IBI con el resultado de todos conocido, ya tenemos una buena radiografía de su política fiscal y redistributiva, bondadosa con los poderosos y ruin para con los débiles.

Y encima nos exigirán agradecimiento.

Koldo Basterra - Miembro de Gasteiz Izan


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss