GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-18
Ezker abertzalearen eskaera ere «prezio politikotzat» jo du PSOEk

BILBO

Ezker abertzalearen talde negoziatzaileak elkarrizketaren eta adostasunaren alde egindako apustuari laster erantzun zion Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak. Haren esanetan, jarrera horren atzean «prezio politikoa» eskuratu nahi izana dago, eta hori ez dutela ontzat emango adierazi zuen. Ildo beretik etorri ziren Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernu espainoleko presidenteordearen hitzak ere, Ministro Kontseilutik irten ondoren.

Arnaldo Otegik eta Arantxa Santestebanek irakurritako hitzak erabiliz, zera esan zuen Lopezek:«Euskal gizarteak nahi duen justiziazko bake egonkor eta iraunkorra ez da inoiz inork inposatutako bidetik etorriko. Horrek bakeak prezio politikoa baduela onartzea izango litzateke ­argudiatu zuen­ eta demokratok ez dugu horrelakorik sekula onartuko».

«Euskal gizarteak nahi duen bakea askatasunetik, justiziatik eta demokraziatik datorrena baino ez da», erantsi zuen Patxi Lopezek Gasteizko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan.

Horrekin batera, edozein aldarrikapen egin aurretik espainiar legezkotasunaren barruan sartu behar dela erantzun zion Lopezek ezker abertzalearen talde negoziatzaileari. «Bere lurraldetasunaren eta autodeterminazioaren aldeko jarreraren alde egiteko hori du bide bakarra», esan zuen.

Ezer baino lehenago, ironiaz erantzun zion Lopezek Otegiren eta bere taldekideen agerraldiari. «Badirudi guztiek dekalogoak aurkezteari ekin diotela azken bolada honetan», aipatu zuen, PPk duela astebete hamar puntuko proposamena ere mahaira atera zuela gogora ekarriz. Ez bata ez bestea ez dira beharrezkoak PSEko agintari nagusiaren hitzetan. «Dagoeneko guztiek jakin beharko lukete bi irizpide baino ez direla behar prozesuak aurrera egin dezan:indarkeriarik eza abiapuntu izatea eta demokraziaren, Zuzenbide Estatuaren eta legezkotasunaren bidetik ekitea», adierazi zuen Lopezek.

«Legetik at ezer ere ez»

Madrilen, Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko eledunari ere galdetu zioten Bilboko agerraldiarengatik, eta ohi denez legez kanpo daudenei ez ziela erantzunik emango nabarmendu zuen. Jarraian, ordea, mezu zuzena helarazi zuen:«Jokoaren araua legea da, legea eta Konstituzioa, noski.Legearen barruan den-dena, baina legetik at ezer ere ez».

«Aurrera egiteko indarkeriarik ez izatea nahitaezkoa da ­erantsi zuen Fernandez de la Vegak­. Gobernuak ez du ez xantaiarik ez eta prezio politikorik ere onartuko».

Estatu frantseseko buru Jacques Chirac-ek Zapaterorekin bilera egin ondoren, Parisen inplikazioa handitzea posible ote den ere galdetu zioten eledunari, baina bere erantzunak ez zuen ezer berririk ekarri: «Bi agintariek oso argi hitz egin dute», argudiatu zuen.



«Indarkeria eta mehatxuak» ikusi ditu PPko Acebesek
Otegiren hitzetan «prezio politikoa»ren eskaera ikusi zuen PSOEk, baita PPk ere. Angel Acebes idazkari nagusiak honelako irakurketa egin zuen ezker abertzalearen agerraldiaren ondotik:«Indarkeria erabili eta mehatxu egin du berriro, bake iraunkorra soilik autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren bidetik etorriko dela esan du-eta». «Zapaterok berak ez du sinesten hau bake prozesua denik», erantsi zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss