GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-18
Bilboko gazteak EAJkoen aurrean elkarretaratu dira
·«Ez dugu onartuko gazteria kriminalizatzen jarraitzea», ohartarazi zieten agintari jeltzaleei Sabin Etxearen aurrean

BILBO

Duela astebete Bilboko Alde Zaharrean gertatu ziren gertakarien harira, eta horren ostean sortu den iskanbila politiko eta mediatikoa salatzeko, 30 bat gaztek elkarretaratzea egin zuten atzo EAJren Sabin Etxea egoitzaren aurrean.

«Ez dugu inolaz ere onartuko herri honetako gazteria kriminalizatzen eta zigortzen jarraitzea, ez ostiraleko gertakariekin zabalduriko gezur eta zabor guztiagatik ez eta Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeei ezarri nahi dieten zigorragatik ere», ohartarazi zuten bertan bildutako gazteek, agintari jeltzaleei helarazitako mezuan.

Urte askoan bereziki gazteen aurka erabilitako «muntaia polizialak, mediatikoak eta judizialak» ezagutu dituztela nabarmendu zuten eta konponbidera- ko prozesuarekin «bateraezinak» direla agertzeaz gain, «estatuen eta kolaboratzaile autonomisten formula errepresi- boak» direla gaineratu zuten.

Horrelako jarrerekin «egoera politikoa pozoitu eta gazteria gatazkara kondenatu baino» ez dutela egiten leporatu zieten EAJko agintariei. Hori ikusita, baina, Euskal Herriko gazteriak «egoerari aurre egin eta eskubideak eskuan harturik gatazka behin betiko konpontzeko urratsak egiteko antolatzen, borrokatzen eta lanean jarraituko» duela ziurtatu zuten.

Azkunari eta Azkarateri galdera

Bilboko gertakarien harira, bai Miren Azkarate Lakuako Gobernuko bozeramaileak bai Iñaki Azkuna Bilboko alkateak egindako adierazpenak gogor gaitzetsi zituzten gazteek eta zera galdetu zieten agintari jeltzaleei: «Prest al daude izan beharreko ardura politikoarekin jokatu eta herri honetako gazteriari demokrazian eta justizian oinarrituriko etorkizun aske bat bermatzeko egin beharreko urratsak egiteko?». Horren atzetik honakoa erantzun zuten: «Gu bai».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss