GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-18
«Herri jaiak antolatzeko bitartekoak behar ditugu»
Aste Nagusian «herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko» lantegia egin zuen atzo Donostiako Udalak. Horren karira, ekitaldi alternatiboak antolatzeko bitartekoak eskatu zizkioten Piratek. Antzerkiaren bidez salatu zuten Udalaren jarrera, arropa dotoreenak jantzi eta Odon Elorzaren plantak eginda. «Nik egin nik jan» zioen pankartak.

DONOSTIA

Arratsaldeko bostetan zen hastekoa Aste Nagusiaren inguruan solastatzeko Donostiako Udalak deitutako lantegia. Ordu laurden lehenago, Piratak herri jaien aldeko mugimenduko kide batzuk udaletxearen aurrean elkartu ziren, eta antzerkitxo baten bidez eman zuten euren iritzia.

«Etorri! Etorri!», oihukatzen zuen Odon Elorzaren plantak egiten zituen mutilak. «Etorri parte-hartzearen gailurra den udaletxera! Proposatu, eman ideiak, gero nahi bezala kudeatuko ditugu-eta». Bitartean, bertze neska-mutil dotore batzuek «Nik egin nik jan! Yo me lo guiso yo me lo como» zioen pankartari eusten zioten.

«Udalak ekitaldi parte-hartzaile hau antolatzeko arrazoia herritarrek azken urteotan egindako lana da ­ziurtatu zuen Ekain Ormazabal Piratak­. Duela lau urte sortu genuen herri jaien aldeko mugimenduak ere egin du ekarpena, egitarau alternatiboa antolatu duelako, gure ustez behinik behin ofiziala baino askoz ere parte-hartzaileagoa».

Ez dakite Udalak lantegi hori egin izana garaipentzat har dezaketen. Baina Odon Elorza alkateak, Aste Nagusiaren balorazioa egin zuenean, kitatu beharreko zor bat bazuela aitortu zuen: gazte mugimenduekin hitz egitea. «Horregatik gaude gaur hemen, udaletxearen aurrean», baieztatu zuen Ormazabalek.

Geroago egingo dute Piratek ekitaldiaren balorazioa, edukia nola landu duten ikusita. Hala eta guztiz ere, metodologia zein den badakite, eta desegokia iruditzen zaie. «Hiriko hainbat sektoretako pertsonen ideiak jaso nahi dituzte, gero euren modura kudeatzeko. Ez dira denen arteko kudeaketa egiteaz mintzo behintzat. Zentzu horretan, beraz, ez zaigu ekimen positiboa iruditzen. Ona da lantegi parte-hartzailea egitea, baina beste modu batera planteatu beharko litzateke», azaldu zuen.

Piraten aburuz, askotariko egitaraua da jai guztien oinarria eta arrakasta. Udalak egitarau ofiziala eskaini behar duela uste dute, nahiz eta euskarari ematen dioten toki eskasa eta zezenketak gaitzesten dituzten. «Herri mugimenduek proposatutako ekitaldiak gauzatzeko bitartekoak jartzea ere badagokio, ordea, kudeaketa bideragarria izan dadin. Eta orain arte ez da hala gertatu».

Azkenik, bestetako ekitaldi asko hiri eredu jakin batentzat egin dituztela salatu zuen Ormazabalek, “euro-hiriarentzat”. «Herritar askok ez dugu hori nahi», erran zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mańana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss